Pilar Sansinenea

Maistra, euskaltzalea eta espeleologoa

Pilar Sansinenea Goñi (Donostia, 1905eko azaroaren 21a - 1997ko abuztuaren 28a) maistra, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta espeleologoa izan zen.

Pilar Sansinenea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Sansinenea Goñi
JaiotzaDonostia1905eko azaroaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1997ko abuztuaren 28a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jesus Elosegi
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Biografia

Donostian jaio zen, 1905eko azaroaren 21an. Baina umezurtz gelditu zenean, Tolosara joan zen osaba-izeben etxera bizitzera: Doroteo Ziaurritz sendagilea eta politikaria zuen osaba. Hantxe sortu zen Pilarren abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna.

Gerra zibila sortu ondoren frankistak Tolosa hartu zutenean, Hondarribira joan zen, Ipar Euskal Herrira ihes eginez.[1] Eresoinka euskal dantza eta abesbatzan, kontralto bezala parte hartu zuen. Bere senarra Jesus Elosegirekin Europan barrena ibili zen.[2]

1940. hamarkadan, Aranzadi Zientzia Elkartea abiatu zuten zientziazaleetako bat izan zen, eta senarrarekin batera elkartearen bizitzan partehartze handia izan zuen.[3]

Beste ikerle batzuekin batera, idatzi zuen Contribución al estudio del dialecto roncalés, 1953an Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais edo Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen boletinean argitaratu zena.[2]

Jose Miguel Barandiaranen laguna, bera eta senarra izan ziren Gerra Zibilaren ostean hura Hego Euskal Herrira bueltatu ahal izateko gestioetan gehien aritu zirenetakoak.[4]

Espeleologia

Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologoak, 1940. hamarkada amaieran. Ezkerretik eskuinera: Juan San Martin, X, X, X, Pilar Sansinenea, Adolfo Leibar

Sansinenea kobazuloen ikerketan aritutako lehen emakumeetako bat izan zen. Lehen kontaktua 1944ean izan zuen, Kataluniatik etorritako espeleologo batzuei (Ramon Margalef eta Francesc Español) Aralarreko zenbait kobazulotara lagunduz. Kanpaina honek jarraipena izan zuen, eta katalanek animatuta (gehienak irakasleak eta Centro Excursionista de Catalunya-ko kideak), bultzatu zuten Sansineneak eta bere lagunek Natura Zientzia zale guztiak biltzeko erakunde bat: Aranzadi Zientzia Elkartea.[3] 1949an Troskaetako aintzira gainditu zuen espedizioan parte hartu zuen.[5] 1950etan “Primer Congreso Internacional de Estudios Pirenaicos” ospatu zen Donostian, eta bera euskal ordezkarietako bat izan zen. Urte berean, bere lagunekin batera Aizpitarteko kobazuloetan laginketa bioespeleologikoan arituko zen.[6] 1951ean Gesaltzako Lizuna (Oñati) esploratu zeneko operazio handian parte hartu zuen, antolakuntzan eta puntako taldearekin komunikazioan.[7]

Iruditegia

Erreferentziak

Bibliografia

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 263.or.

Kanpo estekak