Pilartxo Etxeberria

Irakaslea, Euskaltzain urgazlea

Pilartxo Etxeberria Murua (Aliaga, Teruel, 1947ko ekainaren 26a) Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an, Ahoskera batzordekidea (1995-1999, 2011-)[1]

Pilartxo Etxeberria

Bizitza
JaiotzaAliaga1947ko ekainaren 26a (76 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaPello Salaburu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta euskaltzain urgazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

LinkedIn: pilartxo-etxeberria-murua-b8b98811b Inguma: pilar-etxeberria-murua?ordena=titulua&hizkuntza=eu Edit the value on Wikidata

EHUko Euskal Filologia Saileko irakaslea izan zen hainbat urtez Filosofia. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian Lizentziatua 1981ean. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia Sailean aurkeztu zuen doktore-tesia 1988an.[2][3]

Ikertzaile euskal fonetikan

"Zaldibiako bokalen azterketa akustikoa" izenburupean fonetikan garatu zuen bere doktore-tesia 1988an, Peio Salabururen zuzendaritzapean.

Ikertzaile moduan gero AHOLAB taldean parte hartu zuen. Euskararen hizketa teknologialantzen aitzindaria izan zen ikertalde horretan bildu ziren batetik ingeniariak (Inma Hernaez eta Eba Navas, ingeniariak tartean) eta bestetik hizkuntzalariak (Txillardegi, Iñaki Gaminde eta Pilartxo Etxeberria tartean). Orokorrean, Hizketaren sintesia eta Hizketa-ezagutze automatikoa landu ditu taldeak.[4]

Talde horren barruan ikerketa-lerro zehatzago hauek landu zituen Etxeberriak: Esperimentu bidezko Fonetika, Fonetika Akustikoa: Analisi teknikak, Euskal Fonetika (Analisia eta Sintesia, Ahoskera, Hizketa-narriadurak...).[2] Ildo eta esparru horietan guztietan ikerketa proiektuetan parte hartua eta hainbat argitalpen egindakoa.[5]

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1996ko martxoaren 29an. Euskaltzaindiaren barruan Ahoskera lan-taldean aritu zen 1995-1999 tartean eta 2011tik aurrera.[6]

Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)

1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxebarria, Iñaki Alegria eta Laura Mintegi bera izan ziren.[7][8][9]

Idazlanak

Liburuak

Artikuluak

  • Sobre la adopción de préstamos al euskara; aspectos fonéticos y fonológicos (1990)[13]
  • Euskararen egoera eskasa eta larria Euskal Herriko Unibertsitatean (1990)[14][15]
  • Zaldibiako eta beste zenbait hizkuntzatako triangelu akustikoen alderaketa / Pilar Etxeberria. (1991)
  • Ahoskera baturantz. II, Hizkera jasoaren ingurukoak / Pilartxo Etxeberria. (1994). Euskaltzaindia. Biltzarra (13. 1994. Leioa) ; Euskaltzaindia. Ahoskera batzordea.  Ahoskera Jardunaldiak (3. 1994. Bilbo)
  • Gaurko euskal fonetika bidegurutzean : aurrepenak eta azterkizunak / Pilar Etxeberria. (2003).  Koldo Mitxelena Katedra (1. 1997. Gasteiz)
  • Mintzakantuaren oharmena : Doneztebe, 1998-IX-26 / Pilartxo Etxeberria Murua. (1998). Ahoskera Jardunaldiak (4. 1998. Doneztebe). Ahozko euskararen batasunaz / Pilartxo Etxeberria. (1998)
  • Txillardegi hizkuntzalari / P. Etxeberria, R. Gandarias, J. L. Ormaetxea. (1999). Gandarias, Rosa. ; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis. ; Txillardegi (1929-2012)
  • Txillardegi hizkuntzalari (Jakin, 1999.urtea, 114. zenbakia)[16][17] Pilartxo Etxeberria Rosa Gandarias eta Jose Luis Ormaetxea,
  • Aho-belarrien jarduera malgu-moldakorretan ba ote aldagaiztasunik? / Pilartxo Etxeberria. (Euskaltzaindia, 2005)

Erreferentziak

Kanpo estekak