AhoLab

AhoLab taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, 1995. urteaz geroztik euskarazko hizketa modu automatikoan lan egiten duena Bilboko Goi Ingeniaritzako Eskolan. Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ere ikertzen eta produktuak garatzen aritzen dira. Inma Hernaez Rioja irakasleak sortu zuen.

AhoLab
Datuak
Motaikertaldea
Jarduera
Honen parteHiTZ zentroa
Erabilitako hizkuntzaeuskara, ingeles eta gaztelania
Historia
Sorrera1995
webgune ofiziala

Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak Bizkaieraren Fonoteka, eta AhoTTS ahots-sintetizagailua dira.

Txillardegi, Jose Ignacio Hualde eta Iñaki Gaminde hizkuntzalarien lanak baliatu dituzte sintetizagailuetan euskarazko hizketa sortzeko[1][2]

Iñaki Gaminderekin Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio- eta bideo-grabazio batzen dituen Bizkaieraren Fonotekea datu-base fonetikoa sortu zuten.[3]T

Teknologia hau pertsonen arteko komunikazioan lagungarria izan daiteke ere, besteak beste, itzulpenak irakurrita eskaintzen edota ahots-ezgaitasun bat duten pertsonen kasuan.[4]

2019an Ixa ikerketa-taldearekin batera HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen.

Errekonozimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak