Rijeka

Rijeka (italieraz Fiume), Primorje-Gorski Kotar eskualdearen hiriburua da eta 128.735 biztanle ditu (hiri barrutian 213.842). Kroaziako itsas portu garrantzitsuena da eta, Zagreb eta Spliten ondoren, herrialdeko hirugarren hiri handiena.

Rijeka
Rijeka
Fiume
Fiume
Fiume
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaPrimorje-Gorski Kotar
AlkateaVojko Obersnel
Izen ofizialaRijeka
Jatorrizko izenaRijeka
Fiume
Fiume
Posta kodea51000
Geografia
Koordenatuak45°20′N 14°26′E / 45.33°N 14.43°E / 45.33; 14.43
Map
Azalera44 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria107.964 (2021eko abuztuaren 31)
−20.660 (2011)
Dentsitatea3.273 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia051
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBitola, Faenza, Este, Genova, Rostock, Neuss, Ljubljana, Kawasaki, Jalta, Cetinje, Qingdao, Pittsburgh, Palermo, Metropolitan City of Genoa (en) Itzuli, Gdańsk eta Burgas
MatrikulaRI
http://www.rijeka.hr/

Itsaso Adriatikoaren kostalean kokatuta, Rječina ibaia itsasoratzen da bertan.

Historia

Bi herri zeltaren aztarnak aurkitu dira, Tarsatica Rijekako muinoan eta Liburni itsasertzean. Erromatarrek Tarsatica municipium bihurtu zuten eta Flumen izena ezarri zioten. XIII mendeko dokumentuetan Flumen eta Rika izenak agertzen dira, biek ere "ibaia" esan nahi dute, nahiz eta izen ofiziala Flumen Sancti Viti izan.

Rijeka 1689an (Valvasorren liburua)

V. mendetik aurrera, hainbat herriren eskuetan egon zen: ostrogodoak, bizantziarrak, lonbardoak, avaroak, frankoak, kroaziarrak eta hungariarrak izan ziren hiriaren jabe, baina 1466an Habsburgotarren esku geratu zen, 1870ean hungariarrei eskuetan utzi arte. Kroaziak Austria-Hungariako inperioan autonomia bazuen ere, hungariarrek zuzenean kontrolatuko zuten, inperioaren nazio arteko itsas portu bakarra baitzen.

Lehen Mundu Gerran, Austria-Hungariako inperioa zatitutakoan, hiriaren kontrola eskatu zuten italiarrek eta jugoslaviarrek. Italiarrek zioten hiriaren % 88 italiarra zela, eta jugoslaviarrek, aldiz, inguru guztian kroaziarrak zirela nagusi. 1920an errepublika autonomoa izan zen 1924ean Mussolinik Italiarentzat konkistatu arte.

1947an baina, Jugoslaviaren esku geratu zen eta 1991n Kroaziako hiri bihurtu zen. 2020an izendatu zuten Europako kultura-hiriburu.

Ekonomia

Rijeka hiri industriala da. Itsas portu erraldoia dauka eta ontzigintzak garrantzia handia du hiriaren ekonomian.

Klima

    Datu klimatikoak (Rijeka)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)20.021.424.027.333.736.740.038.134.828.825.520.440.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)8.79.512.416.120.924.627.727.623.618.613.410.017.8
Batez besteko tenperatura (ºC)5.66.28.812.617.120.823.423.119.114.510.16.914
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)2.73.25.58.812.016.218.618.515.311.17.14.110.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-11.4-12.8-7.7-0.22.17.410.49.14.80.6-4.5-8.9-12.8
Pilatutako prezipitazioa (mm)134.9114.3104.0110.7102.4110.882.0100.2165.3175.7183.4154.21537.9
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)119101212121099101212128
Elur egunak (≥ 1 mm)1110000000014
Eguzki orduak108.9124.5149.9176.3235.4252.3298.4274.6204.2163.9102.896.92188.1
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN)[1]
Iturria (2): National Meteorological and Hydrological Service (Croatia) [2]

Ondasun nabariak

  • Riva pasealekua: Rijekako itsasertzeko pasealekua da. Bertan kroaziar, vienar eta italiar arkitektoek palazio ugari eraiki zituzten 1870 eta 1914 artean. Bertan daude, halaber, Antzoki Nazionala eta Estalitako merkatua.
  • San Vito katedrala (kroazieraz Katedrala Svetog Vida): Erdi Aroko elizaren gainean gaur egungo katedrala eraiki zuten jesuitek 1638an.
  • Rijekako unibertsitatea (kroazieraz Sveučilište u Rijeci): 1632. urtean sortu zen unibertsitatea Rijekan, nahiz eta orain dagoena 1973koa izan.
  • "Ivan pl. Zajc" Kroaziako Antzoki Nazionala: 1765ean eraiki zen.
  • Museoak: Arte Garaikidearen museoa eta Itsasgintzaren historiaren museoa garrantzitsuenak dira.

Kirolak

NK Rijeka hiriko futbol talde nagusia da. Jugoslaviako Kopa birritan eta Kroaziakoa ere birritan irabazi ditu.

Beste kirol nabarmenak eskubaloia, saskibaloia, waterpoloa eta voleibola dira.

Pertsona ezagunak

Hiri senidetuak

Munduko beste hiri batzuen artean, hauekin dago senidetuta Rijeka:

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak