Roldán Jimeno

Nafarroako historialari eta antropologoa

Roldán Jimeno Aranguren (Iruñea, 1973ko ekainaren 3a) nafar historialari eta antropologoa da. Jose Maria Jimeno Jurioren historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea da. UNEDen zuzenbidea eta Nafarroako Unibertsitatean historia ikasi ondoren, Nafarroako Unibertsitatean (1996-2001) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean (2001-2003) irakaslea izan da.[1] 2004az geroztik Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia NUPen ematen du. Irakaskuntza- edo ikerketa-egonaldiak egin ditu Paris, Erroma, Mesina (Italia), Renon (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak), eta Galwayn (Irlanda).

Roldán Jimeno

Bizitza
JaiotzaIruñea1973ko ekainaren 3a (50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaJose Maria Jimeno Jurio
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, antropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: roldan-jimeno-aranguren

José María Jimeno Jurío historialari ezagunaren eta Elena Arangurenen semea da. Historian eta Zuzenbidean doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbidearen Historia eta Nafarroako Zuzenbidearen Historia ikasgaiak irakasten ditu. Hamabi libururen egilea da eta beste hamaika argitalpen, artikulu, kongresu, hitzaldi eta ikastarotan parte hartu du. Hirugarren tesia bidean du eta José María Jimeno Jurío aita zenaren lan osoen bilduma argitaratzen ari da Pamiela etxearekin elkarlanean. Hiru haur txikiren aita ere bada.

Zuzenbideko lizentziaturaz gain beste batzuk ere egin ditu. Historiako lizentziaduna da, Sari Bereziarekin eta Historiako Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionalarekin, Nafarroako Unibertsitatean. Historiako doktorea da, unibertsitate berean. Zuzenbideko doktorea, Deustuko Unibertsitatean eta Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Azken doktorego titulu hori lortzeko, 2007an, Nafarroako Foru Zuzenbidearen irudiak: herri aldarrikapenetik egungo ahanzturara izenburu zuen doktore-tesia irakurri zuen 2007an EHUn Kepa Fernandez de Larrinoaren zuzendaritzapean.[2][3] Egungo herritarrek Nafarroako foru zuzenbideaz zer esagutzen duten aztertu zuen, XIX. mendean herri aldarrikapena izan zen, baina herri.memoria gero eta gehiago urruntzen joan da foruetatik, harik eta egungo ahanzturara iritsi arte. Egungo Nafarroako foralitatearen erronkak hainbat alorretan aztertu zituen: zuzenbidearen teknifikazioa, globalizazioa, sistema politikoaren krisia, Europako Batasuna, inmigrazioa eta hezkuntza.

Lankidetzak

Hainbat aldizkari eta elkartetan parte hartzen du: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) koordinatu izan du (1999-2005), eta “Notitia Vasconiae” aldizkariaren idazkari teknikoa izan da (2002-2003). 2004az geroztik idazkari teknikoa da Iura Vasconiae. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa aldizkarian. Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko (FEDHAV) zuzendaria da. Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide ere izan da giza zientziak arloan.

Lan nagusiak

Euskarazko produkzioa biltzen duen Inguma datu-basean 40 baino gehiago dira bere ekarpenak; horien artean daude euskarazko 5 liburu 14 artikulu, 13 hitzaldi eta 5 ikastaro.[4] UPNAko Ekoizpen Zientifikoaren Atarian (EZA) ,besteak beste, 100 artikulu aldizkarietan, 77 liburu, 104 liburu.kapitulu jaso dira.[5] José María Jimeno Jurio aita zenaren lan osoen bilduma (56 liburu) argitaratzen lan handia egin du Pamiela etxearekin.[6] Berak idatzitako liburu nagusiak hauek dra:

  • Navarra 1936-1939, la represión golpista. (2020) Pamiela[7][8][9]
  • Iruñeko historia. Hiriaren ibilbidea historian barna (Pamiela, 2018) Iñaki Azkona-rekin[10]
  • Migel Jabier Urmeneta 1915-1988. (PAMIELA, 2015)[11]
  • Joxemiel Bidador Gonzalez 1970-2010: Klasiko bitxi, arront klasiko (Bidegileak, 2012)[12]
  • Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran (Eusko Ikaskuntza, 2006)[13]
  • Jose Maria Jimeno Jurio: (1927-2002) (Bidegileak, 2004)[14]
  • Euskal Unibertsitatea 2021. Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea. (UEU, 2002) Hainbat egilerekin.[15]
  • Santa Eufemia, Patrona de Tiebas. Homenaje a don Luis M. Oroz y José Javier Anaut (Tiebas, 1998)
  • Orígenes del cristianismo en la tierra de los Vascones (Pamiela, 2003)[16]
  • Culto a los santos e iglesias locales (siglos V-XII) (Nafarroako Gobernua, 2003)
  • El culto a los santos en la Cuenca de Pamplona (siglos V-XVI). Estratigrafía hagionímica de los espacios sagrados urbanos y rurales (Nafarroako Gobernua, 2003)
  • El remedio sobrenatural contra las plagas agrícolas hispánicas. Estudio institucional y social de la cofradía y santuario de San Gregorio Ostiense (Siglos XIII-XIX) (Nafarroako Gobernua, 2005)
  • Terras a suis reperitur semper esse possessas. La Iglesia en Tierra Estella en la Edad Media (Lamiñarra, 2007).

Sariak eta errekonozimenduak

  • Ikerkuntza Jarduera Areagotzeko Sustapen Programaren (I-3 Programa) saria eman zion Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Espainiako unibertsitateetako ikerketa-ibilbide garrantzitsuenetako bat izateagatik.
  • Historiako lizentziatura Nafarroako Unibertsitatean bukatu zuenean, Sari Berezia eman zioten eta Historiako Karrera Amaierako Hirugarren Sari Nazionala ere bai.

Erreferentziak

Kanpo estekak