Santos López de Letona

Santos López de Letona Apoita (Zeanuri, 1842ko azaroaren 1ean bataiatua - Bilbo, 1925eko maiatzaren 16a)[1][2] bizkaitar enpresaria, negozio-gizona eta hainbat obra publikoren bultzatzailea izan zen, tartean Bizkaia Zubia[3].

Santos López de Letona
Bizitza
JaiotzaZeanuri1842ko azaroaren 1ean bataiatua
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1925eko maiatzaren 16a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustrialaria

Biografia

Zeanurin jaioa, gaztea zenean Gasteizera joan zen, oihalgintza industrian lan egitera. 1862an Amerikara joan zen, Kubara lehenengo, Mexikora ostean. Bertan ezkundu zen Josefa Gómez de Ruedarekin, eta hainbat ume eduki. 1888an negozioak bere semearen esku utzi zituen eta Bilbora itzuli zen. Indianoen artean, dirua egin zuen, eta Bilboko zabalgunearen eraikuntza lanetan inbertitzen hasi zen[4]

Bizkaia Zubia ordaintzeko lanetan sartu zen, horretarako sortu zen enpresa pribatuko akziodun nagusi gisa. Oihalgintzan ere hainbat lan egin zituen, tartean Boinas La Encartada enpresa sortuz Balmasedan edo La Josefina enpresa Galdakaon[4] (ondoren, Firestone enpresa[5]). Bere Bilboko etxea eta enpresa honen artean telefono kable pribatua jarri zuen. Bere etxea zena, Henao eta Erzilla kaleen artean, hotela izan zen.[4]

Sariak eta Aitortzak

  • 1912an Zeanuriko seme-kutuna izendatu zuten eta bertan dago lurperatuta.[4]

Erreferentziak