Shanxi

Shanxi (山西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 156.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 33.350.000 biztanle bizi ziren bertan.

Shanxi (山西)
Shānxī Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala山西省
ISO 3166-2CN-SX
HiriburuaTaiyuan
GobernuburuaLin Wu (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak37°52′24″N 112°33′52″E / 37.8733°N 112.5644°E / 37.8733; 112.5644
Azalera156,800 km²
MugakideakHenan, Shaanxi, Barne Mongolia, Hebei, Shijiazhuang, Baoding, Zhangjiakou, Anyang, Handan, Xingtai, Xinxiang, Jiaozuo, Jiyuan, Luoyang, Sanmenxia, Weinan, Yan'an, Hohhot eta Ulanqab
Punturik altuenaWutai mendia
Demografia
Biztanleria34.915.616 (2020)
−1.584.384 (2014)
Dentsitatea213 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaWang Jun (王君)
EtniakHan %99,7
Hui %0,2
Besteak %0,1
Ordu eremuaUTC+08:00
www.shanxigov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Pingyaoko kale baten ikuspegia.

Shanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia iparraldean, Hebei probintzia ekialdean, Shaanxi probintzia mendebaldean, eta Henan probintzia hegoaldean.

Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Taiyuan da.

Geografia

Shanxi probintzia gehiena, altuera desberdinean kokatutako ordoki batean kokatua dago. Ekialdean Taihang mendiak, eta mendebaldean Lüliang mendiak daude, eta erdialdean Fen ibaiak egindako haran amaigabeak daude. Probintziako mendirik garaiena Wutai mendia da (Wutai Shan), Shanxi ipar-ekialdean dago eta 3058 metro dauzka. Shanxiko iparraldeko mugaren zati handi bat, Txinako Harresi Handiarekin bat doa, Barne Mongoliatik gertu.

Ibai Horia edo Huang He delakoak, Shaanxi probintziarekiko mendebaldeko muga markatzen du, Fen eta Qin ibaiak (Ibai Horiaren ibaiadarrak), probintzia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute. Iparraldean Hai ibaiaren ibaiadarrak kokatzen dira, Sanggan eta Hutuou ibaia besteak beste. Probintziako lakurik handiena Xiechi aintzira da, Shanxi hego-mendebaldean Yunchengetik gertu.

Klima

Shanxik montzoiak baldintzaturiko klima kontinental lehorra dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura 0 gradotik beherakoa da eta uztailekoa 21 eta 26 grado artekoa. Neguak luzeak, lehorrak eta hotzak izaten dira, eta udak, Txina gehienean bezalako nahiko hezeak. Udaberrietan are ekaitzak maiz ematen dira eta Txinako lekurik eguzkitsuenetakoa da, uda hasieran bero boladak maiz gertatzen direlarik.

Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 700mm bitartekoak dira, gune menditsuenetan ugariagoak eta ekainetik abuztura bitartean.

Banaketa administratiboa

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Taiyuan太原市Tàiyuán ShìPrefektura mailako hiria
2Changzhi长治市Chángzhì ShìPrefektura mailako hiria
3Datong大同市Dàtóng ShìPrefektura mailako hiria
4Jincheng晋城市Jìnchéng ShìPrefektura mailako hiria
5Jinzhong晋中市Jìnzhōng ShìPrefektura mailako hiria
6Linfen临汾市Línfén ShìPrefektura mailako hiria
7Lüliang吕梁市Lǚliáng ShìPrefektura mailako hiria
8Shuozhou朔州市Shuòzhōu ShìPrefektura mailako hiria
9Xinzhou忻州市Xīnzhōu ShìPrefektura mailako hiria
10Yangquan阳泉市Yángquán ShìPrefektura mailako hiria
11Yuncheng运城市Yùnchéng ShìPrefektura mailako hiria

Politika

Shanxi probintziako gobernadorea Wang Jun (王君) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Baoshun (张宝顺) da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
SHANXI
ChangzhiZBCZCIHChangzhi Aireportua
DatongZBDTDATDatong Aireportua
TaiyuanZBYNTYNTaiyuan Wusu Aireportua
YunchengZBYCYCUYuncheng Aireportua

Kanpo estekak


Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.