Henan

Henan edo Honan (河南 txinera sinplifikatuz; euskaraz: «ibaiaren hegoaldea») Txinako Herri Errepublikako probintzia da. 167.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 98.690.000 biztanle bizi ziren bertan (Txinako eskualderik jendetsuena da).

Henan (河南)
Hénán Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala河南省
ISO 3166-2CN-HA
HiriburuaZhengzhou
GobernuburuaWang Kai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak33°54′N 113°30′E / 33.9°N 113.5°E / 33.9; 113.5
Azalera167,000 km²
MugakideakShandong, Hebei, Shanxi, Shaanxi, Hubei eta Anhui
Punturik altuenaLaoyachan'ao (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria99.365.519 (2020)
3.315.519 (2018)
Dentsitatea591 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaGuo Gengmao (郭庚茂)
EtniakHan %98,8
Hui %1,0
Ordu eremuaUTC+08:00
www.henan.gov.cn

Zhengzhou du hiriburu.

Inguru naturala eta kokapena

Longmen mendietako haitzuloen ikuspegia.

Ia 100 milioi biztanlerekin, Henan, Txinako Herri Errepublikako probintziarik jendetsuenetakoa da Guangdongekin batera. Erroldatu gabeko biztanleria kontutan hartuta, Guangdongek biztanle gehiago dauzka, izan ere, Perla ibaiaren deltan nekazal guneetatik etorritako ehundaka mila langile bizi dira, nahiz eta erroldaturik ez dauden.

Probintziaren mugakideak honakoak dira: Hebei probintzia iparraldean, Shandong probintzia ipar-ekialdean, Anhui probintzia hego-ekialdean, Hubei hegoaldean, Shaanxi mendebaldean, eta Shanxi ipar-mendebaldean.

Geografia

Yangzi eta Ibai Horiaren ibai arroen arteko pasabidea da.

Henan probintzia laua da ekialdean, eta menditsua mendebalde eta hegoaldeko muturrean. Ekialde eta erdialdea Txina Iparreko lautadaren zati dira. Ipar-mendebaldean Taihang mendilerroaren zati bat probintzian barneratzen da. Mendebaldean, Qinling mendiak daude iparraldetik hegoalderako norabidean probintzia zerhakatuz, eta hegoaldean Dabie mendiek Henan eta Hubei probintzien arteko muga markatzen dute.

Ibai Horia iparraldetik igarotzen da, probintzian Sanmenxia babesgunetik barneratu, eta Luoyang zeharkatu ondoren, gizakiak egindako ubide sarean hedatzen da.

Klima

Henan probintziak klima kontinentala dauka, eta prezipitazio gehienak uda garaian ematen dira. Urtarrileko batez-besteko tenperatura 0 gradukoa da eta uztailekoa 27 eta 28 gradu artekoa.

Mendebala, bereziki, ez da hotza.

Banaketa administratiboa

Henan probintzia hamazazpi prefektura mailako hirik eta zuzenean kontrolaturiko azpiprefekturako hiria Jiyuan (济源市 Jǐyuán Shì) izenekoa.

Probintzia osatzen duten prefektura hiriak honakoak dira:

Mapa#IzenaTxinera sinplifikatuzPinyinerazMota
1Zhengzhou郑州市Zhèngzhōu ShìPrefektura mailako hiria
2Anyang安阳市Ānyáng ShìPrefektura mailako hiria
3Hebi鹤壁市Hèbì ShìPrefektura mailako hiria
4Jiaozuo焦作市Jiāozuò ShìPrefektura mailako hiria
5Kaifeng开封市Kāifēng ShìPrefektura mailako hiria
6Luohe漯河市Luòhé ShìPrefektura mailako hiria
7Luoyang洛阳市Luòyáng ShìPrefektura mailako hiria
8Nanyang南阳市Nányáng ShìPrefektura mailako hiria
9Pingdingshan平顶山市Píngdǐngshān ShìPrefektura mailako hiria
10Puyang濮阳市Púyáng ShìPrefektura mailako hiria
11Sanmenxia三门峡市Sānménxiá ShìPrefektura mailako hiria
12Shangqiu新乡市Shāngqiū ShìPrefektura mailako hiria
13Xinxiang商丘市Xīnxiāng ShìPrefektura mailako hiria
14Xinyang信阳市Xìnyáng ShìPrefektura mailako hiria
15Xuchang许昌市Xǔchāng ShìPrefektura mailako hiria
16Zhoukou周口市Zhōukǒu ShìPrefektura mailako hiria
17Zhumadian驻马店市Zhùmǎdiàn ShìPrefektura mailako hiria
18Jiyuan济源市Jǐyuán ShìAzpiprefektura mailako hiria

Politika

Henan probintziako gobernadorea Guo Gengmao (郭庚茂) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Xu Guangchun (徐光春) da.

Ekonomia

Ekialdea ondo ureztatua eta emankorra da (neguko garia, kotoia, kakahuetea, soja, tabakoa, kaolina).

Horrez gain, Henanek arroza, zeta eta sesamoa ere ematen ditu.

Meak: ikatza eta burdina. Industriagune nagusiak: Luoyang (kimika, makinaria, nekazaritzatik eratorritako produktuak); Zhengzhou (oihalgintza, mekanika).

Garraioa

Ontziz ibiltzeko ubide ugari ditu, eta Zhengzhoun gurutzagunea duten bi burdinbide daude.

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
HENAN
AnyangZHAYAYNAnyang Aireportua
LuoyangZHLYLYALuoyang Aireportua
NanyangZHNYNNYNanyang Aireportua
ZhengzhouZHCCCGOZhengzhou Xinzheng Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak

Erreferentziak