Sifan Hassan
Sifan Hassan (Adama, Etiopia, 1993ko urtarrilaren 1a) jatorri etiopiarreko herbeheretar korrikalaria da, distantzia ertaineko eta luzeko lasterketetan espezializatua.[1] Behin baino gehiagotan izan da Europako eta munduko txapeldun, bai aire zabalean, bai pista estalian ere. Bi urrezko domina irabazi zituen 2019ko Munduko Txapelketan, 1500 metroko eta 10.000 metroko probetan, Munduko Txapelketa edo Olinpiar Joko berean hori lortzen duen historiako atleta bakarra bilakatuz (gizonezko zein emakumezko).[2] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu du 5000 metroko lasterketan[3] eta 10.000 metroko lasterketan eta brontzezkoa 1.500 metrokoan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna