Skellig Michael

Skellig Michael1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Skellig Michael uharteko eraikinen hondakinak.

MotaKulturala
Irizpideakiii, iv
Erreferentzia757
Kokalekua Irlandako Errepublika
Kerryko konderria
Eskualdea2Europa / Ipar Amerika
Izen ematea1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Skellig Michael edota Great Skellig (irlanderaz Sceilig Mhichíl edota Sceilig Mhór, euskaraz Michaelen Haitza edota Skellig Handia esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den 15 kilometro inguruko uharte harritsua da. Skellig uhartedia osatzen duten bi uharteetako handiena da, bestea Little Skellig da.

Historia

Antzina, seirehun urteetan zehar Irlandako fraideen gune garrantzitsuenetakoa izan zen. Haitz honetan 588an eraikitako irlandar monasterio zeltiar bat 230 metroko garaieran altxatzen da, gaur egun hutsik dago, 1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Herrialde honetako monasterio ezezagunetakoa da, bertara ailegatzeko zailtasun handiak dituztenen artean ere badago.

Skellig Michael uharteaten erabateko urruntasuna dela eta, tokira bisitari gutxi iristen dira, horregatik leku hau bikain kontserbatua dago. Bertan bizi ziren fraideen baldintza espartarrek Irlandako lehenbiziko kristauen eguneroko bizitza latza eta aszeta isladatzen dute. Fraideak harrizko etxola trauskiletan bizi ziren, haitzan eginiriko zuloetan edo ia bertikalak ziren hormetan eraikiak zeudelarik.

Skellig Michael uhartearen irudia.

Kanpo estekak