Sunismo

Sunita» orritik birbideratua)

Sunismoa edo suni islama (/ˈsuːni, ˈsʊni/),islamaren adar nagusia da, haren jarraitzaileek —suniak edo sunitak— musulmanen % 80 osatzen baitute. Gainontzeko musulmanen artean, bigarren adar zabalduena xiismoa da.[1] Itzulpenetan doktrina eta praktika hauei sunismo deritze, jarraitzaileei suni musulman, suni, sunita edo Ahlus Sunnah deitzen zaien bitartean. Kasu batzuetan "Islam ortodoxo" bezala ere izendatzen da,[2][3][4] nahiz eta adituek itzulpen okerra dela dioten.[5]

Musulmanak biztanleen % 5etik gora diren estatuak, bakoitzean nagusi den islamaren adarra zehaztuta:
     sunismoa      xiismoa      ibadismoa

Sunismoa lau islamiar eskola juridikotan banatuta dago. Suniten dotrina Mahomak irakatsitakoan oinarritzen da, eta sunita izena dute Sunna testua aintzakotzat hartzen dutelako, xiiek ez bezala.

Terminologia

Arabierazko Sunna terminoak jatorri pre-islamikoko sustraiak ditu, jarraitzaileen gehiengoak praktikatzen zituen ohiturak deskribatzeko erabiltzen zen. Hitzak garrantzi politiko handiagoa eskuratu zuen ʿUthmān ibn ʿAffān-en, hirugarren suni kalifa, hilketa eta gero (ca. VII. mendea). Sunna, sunnat an-nabī edo "profetaren sunna"-ren laburdura bilakatu zen garaia oraindik ezezaguna da.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak