Telugu

Indian jatorria duen hizkuntza bat

Telugua[4][5] (తెలుగు) Indian jatorria duen hizkuntza bat da, hego-erdialdeko dravidar hizkuntzen artean, zabalduenetariko bat.

Telugu
తెలుగు
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIndia
Hiztunak74 milioi ama hizkuntza,[1]
Guztira 80 milioi[2]
Rankinga14 [3]
OfizialtasunaIndia
EskualdeaAndhra Pradesh, Karnataka, Tamil Nadu, Orissa, Chattisgarh, Puducherry, Andaman eta Nicobar uharteak
AraugileaEz dago arauturik
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza dravidak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza fusionatzailea
Kasu gramatikalakkausatiboa
AlfabetoaTelugu script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1te
ISO 639-2tel
ISO 639-3tel
Ethnologuetel
Glottologtelu1262
Wikipediate
Linguasphere49-DBA-aa
ASCL5104
IETFte

Estatusa

Hindiaren eta bengaleraren ondoren, Indiako hirugarren hizkuntza erabiliena da[1], eta gobernuak hizkuntza klasikotzat aitortu du[6].

Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat da[7] Andhra Pradeshen zabalduta dago oso eta Tamil Nadun, Karnatakan, Orissan, eta Puducherryn erabilia da. Haren hiztunen hiri nagusiak Bengaluru eta Chennai dira. AEB, Malasia, Maurizio, Hegoafrika, Irlanda, Fiji, Reunion, Trinidad eta Erresuma Batuko indiar diasporan ere erabilia da.

Dialektoak

Teluguak dialekto asko ditu, hona hemen[8]:

  • berad,
  • dasari,
  • dommara,
  • golari,
  • kamathi,
  • komtao,
  • konda-Reddi,
  • salewari,
  • telangana,
  • telugu,
  • vijayawada,
  • vadaga,
  • srikakula,
  • visakhapatnam,
  • toorpu (ekialdeko) godavari,
  • paschima (mendebaldeko) godavari,
  • kandula,
  • rayalaseema,
  • nellooru,
  • prakasam,
  • guntooru,
  • tirupati,
  • vadari
  • yanadi (yenadi)

Idazkera

Bokalak

Beste hizkuntza drabidiko nagusiak bezala, /e/ eta /o/ laburrak ditu, Indo-ariar hizkuntzetako /eː/ eta /oː/ luzeez gain.

అంఅః
/a//ɑː//ɪ//iː//u//uː//ru//ruː//lu//luː//e//eː//ai//o//oː//au//um//aha/

Kontsonanteak

Letrak sanskritoarenak bezalakoak badira ere, ahoskera ezberdina da. Bi salbuespen baino ez daude: /r/ ఱ. eta ళ /ɭ/.

క ఖ గ ఘ ఙ
చ ఛ జ ఝ ఞ
ట ఠ డ ఢ ణ
త థ ద ధ న
ప ఫ బ భ మ
య ర ల వ శ ష స హ ళ క్ష ఱ

Zenbakiak

012345678910
౧౦

Literatura

Teluguzko literatura sei arotan banatuta dago:

-1020Nannayya aurreko aroa
10201400Puranas aroa
14001510Srinatha aroa
15101600Prabandhas aroa
16001820Hegoaldeko aroa
1820–egunAro modernoa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.