Tunis

Tunis[1][2] (arabieraz: تونس‎, Tūnis) Tunisiako hiriburua eta hiririk populatuena da.

Tunis
تونس
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Tunisia
GobernazioaTunisko gobernazioa
Izen ofizialaتونس
Jatorrizko izenaتونس
Posta kodea1000
Geografia
Koordenatuak36°48′03″N 10°10′48″E / 36.8008°N 10.18°E / 36.8008; 10.18
Map
Azalera212,63 km²
Altuera4 m
MugakideakAriana Governorate (en) Itzuli, Manouba Governorate (en) Itzuli eta Ben Arous Governorate (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria602.560 (2022ko urtarrilaren 1a)
−36.285 (2014)
Dentsitatea2.833,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia71
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAmman, Kolonia, Doha, Jidda, Kuwait, Maskat, Montreal, Mosku, Rabat, Rio de Janeiro, Santiago, Taxkent, Tripoli, Paris, Turin, Lisboa, Marseilla, Praga, Stockholm eta Istanbul
commune-tunis.gov.tn

2003an 699.700 biztanle zituen. Herrialdeko ipar-ekialdean, Tunisko aintziraren ertzean, kokatua, hiri mediterraneoa da. La Goleta portu nagusia gertu du eta hiriburu politikoaz gain, ekonomikoa eta kulturala ere bada.

Historia

Aztarnak daude Kristo aurreko bigarren milurtekoaren inguruan. hiri edo asentamendu bat bazela bertan. Uste da jatorriz berbereek sortu zutela eta denborarekin numidiarrek ere okupatu zuten. Feniziarrek handik gertu sortu zuten Kartago, eta honen zabalkundea hasi zenean, Tunis izan zen okupatu zuten lehen puntuetako bat.

K.a. 146an, erromatarrek Tunis suntsitu zuten Kartagorekin batera. Hala ere, hiria beranduago Augustoren agintepean berreraiki zen eta erromatarren menpeko hiri garrantzitsu bihurtu zen eta nekazaritza industria oparo baten erdigunea.

7. mendean musulmanek konkistatu zuten, eta rol militarra izan zuen zenbait mendez. Zenbait talde musulmanen arteko borroka eta lehia izan zen zenbait mendez jarraian, baina tarte horretan Tunisian Kairuan hiria izan zen nagusi. Hori aldatu zen almohade herrien konkistarekin, 12. mendean zeinak Tunis bilakatu zuen erregioko hiriburu. Almohadeekin eta ondorengo Hafsida dinastiaren agintariekin, Tunisia mundu arabiarreko puntu aberatsenetakoa bilakatu zen, eta 100.000 biztanle izatera iritsi zen.

15, mendean zehar Tunisek Iberiar penintsulan bizi ziren arabiar eta judu talde ugari jasotzen hasi zen.

1534. urtean Otomandarrak hartu zuten hiria, baina Karlos V.aren Espainiar inperioak konkistatu zuen hurrengo urtean. Kontrol turkiar-otomandarra 1569an berrezarri zen. 17. mendetik aurrera, Tunis hiriko Bey edo gobernadorea nahiko aginte independentea izan zuen hirian.

Auzoak

UdalerriaBiztanleria (2004)UdalerriaBiztanleria (2004)
Ettadhamen-Mnihla118.487La Goulette28.407
Ariana97.687La Manouba26.666
La Soukra89.151Mornag26.406
El Mourouj81.986Djedeida24.746
La Marsa77.890Den Den24.732
Douar Hicher75.844Tebourba24.175
Ben Arous74.932Mégrine24.031
Mohamedia-Fouchana74.620Kalâat el-Andalous15.313
Le Bardo70.244Mornaguia13.382
Le Kram58.152Sidi Thabet8.909
Raoued53.911Sidi Bou Saïd4.793
Oued Ellil47.614El Batan5.761
Radès44.857Borj El Amri5.556
Hammam Lif38.401Guztira1.265.060
Carthage28.407
Iturria : Institut national de la statistique[3]

Klima

    Datu klimatikoak (Tunis)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)15.716.518.120.724.929.032.632.729.725.220.516.723.52
Batez besteko tenperatura (ºC)11.512.013.215.619.323.226.326.824.420.415.912.518.43
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)7.27.48.310.413.717.320.020.819.015.511.38.213.26
Pilatutako prezipitazioa (mm)59.357.047.238.022.610.43.17.132.565.556.066.8465.5
Prezipitazio egunak (≥ )98864211477865
Eguzki orduak145.7165.3198.4225.0282.1309.0356.5328.6258.0217.0174.0148.82808.4
Iturria: World Meteorological Organization,[4] Hong Kong Observatory (prezipitazioa eta eguzki orduak)[5]

Herri eta hiri senidetuak

Tunisek honako hiri senidetuak ditu:[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Tunisiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.