Veracruz (hiria)

Artikulu hau Mexikoko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Veracruz (argipena)».

Veracruz Mexiko hego-ekialdeko hiria eta portua da, Veracruz estatuko hiri handiena. Mexikoko golkoaren itsasertzean dago, eta hango portua da Mexikoko garrantzitsuena. 2010ean hiriak 428.323 biztanle zituen,[1] eta metropoli eremuak 811.671 biztanle.

Veracruz
hiria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
ProbintziaVeracruz
AlkateaRamón Poo Gil (PRI)
Posta kodea91690–91969
Geografia
Koordenatuak19°11′25″N 96°09′12″W / 19.190277777778°N 96.153333333333°W / 19.190277777778; -96.153333333333
Map
Azalera78.815 km²
Altuera10
Demografia
Biztanleria428.323 (2010)
Metropolia811.671 bizt.
Informazio gehigarria
Sorrera1519
Telefono aurrizkia229
Hiri senidetuakMiami-Dade konderria (Florida), San Jose, Cádiz, Tampa, Valentzia, Santos, Campeche, Oviedo, Xalapa, Mobile, Laredo, Callao eta Quetzaltenango
http://www.veracruz-puerto.gob.mx/

Geografia

Klima

    Datu klimatikoak (Veracruz)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)34.733.239.239.539.536.737.036.035.435.034.036.039.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)24.324.626.528.730.430.830.931.230.829.627.625.528.4
Batez besteko tenperatura (ºC)21.221.623.425.627.428.027.628.027.626.524.522.525.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)18.118.520.622.824.624.523.623.923.622.720.919.321.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)5.87.22.09.014.517.019.813.217.012.02.00.2'
Euria (mm)37.917.813.124.474.2196.3385.1320.5292.6130.732.039.61564.0
Euri egunak (≥ 0.1 mm)5.33.13.83.85.012.818.516.415.410.66.25.7106.7
Eguzki orduak145.7158.1189.1207.0204.6207.0204.6223.2186.0192.2180.0145.72243.2
Hezetasuna (%)80808180787979787874778079
Iturria (1): Hong Kong Observatory (tenperatura eta eguzki orduak)[2]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (hezetasuna eta muturrekoak)[3], Servicio Meteorológico Nacional (prezipitazioa eta muturrekoak)[4]

Historia

Hernán Cortések sortu zuen hiria 1519an, Villa Rica de la Vera Cruz izenarekin. Merkataritzako hiri nagusia izan zen, pirata asko erakarri zituena. 1838an frantsesek hartu zuten, Estatu Batuetako armadak 1846an, frantsesek berriro 1861ean eta Estatu Batuek 1914an. Benito Juárez eta Venustiano Carranza lehendakarien gobernuek Veracruzen hartu zuten egoitza.

Ekonomia

Merkataritza eta industria dira ekonomia jarduera nagusiak, turismoarekin batera.

Ondasun nabarmenak

Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokundeko eliza, San Juan de Ulua uharteko XVII. mendeko gotorlekua eta udaletxea.

Erreferentziak

Kanpo estekak