Xanana Gusmão

José Alexandre Gusmão (Manatuto, 1946ko ekainaren 20a), Xanana Gusmão ezizenez ezaguna, timortar politikari eta idazlea da. Ekialdeko Timorko presidentea izan zen 2002-2007 bitartean, eta lehen ministroa 2007tik 2015era eta 2023tik.

Xanana Gusmão

9. Ekialdeko Timorreko lehen ministro

2023ko uztailaren 1a -
Taur Matan Ruak (en) Itzuli
2. Ekialdeko Timorreko lehen ministro

2007ko abuztuaren 8a - 2015eko otsailaren 16a
Estanislau da Silva (en) Itzuli - Rui Maria de Araújo (en) Itzuli
Ekialdeko Timorreko presidentea

2002ko maiatzaren 20a - 2007ko maiatzaren 20a
← baliorik ez - Jose Ramos-Horta
Bizitza
JaiotzaLaleia (en) Itzuli1946ko ekainaren 20a (77 urte)
Herrialdea Portugal
 Ekialdeko Timor
Familia
Ezkontidea(k)Kirsty Sword Gusmão (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Congress for Timorese Reconstruction (en) Itzuli
Fretilin
IMDB: nm0348904 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1946ko ekainaren 20an jaio zen, Manatuto hirian. Jesuitekin ikasi zuen lehenbizi, eta Diliko Institutuan gero. Portugalgo Armadarekin hiru urteko soldaduska egin ondotik, administrazio kolonialean egin zuen lan. 1974an Ekialdeko Timorko poesia saria irabazi zuen. 1975 arte Australian izan zen, Fretilin alderdi independentistako kide.[1] Indonesiak Timor inbaditu eta berehala borroka armatuari lotu zitzaion Falintil gerrillarekin, eta erreboltarien buruzagi izan zen urte askoan. 1992an atxilotu zuen Indonesiak eta heriotzara zigortu. Gero, 20 urteko espetxera jaitsi zioten zigorra. 1999an utzi zuten aske.[2]

2002an, aise nagusitu zen Ekialdeko Timorren independentziaren ondoan egindako lehenbiziko hauteskundeetan, botoen %82,69 lortuta. Ondorioz, herrialdeko lehenbiziko presidente bilakatu zen.[3] 2007an, uko egion zion presidentetzarako hauteskundeetan aurkezteari eta, urte bereko abuztuan, lehen ministro hautatu zuten. 2015eko otsailean utzi zuen kargua.[4]

2023ko uztailean lehen ministro kargura itzuli zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak