Sakharov Saria

Sakharov Saria, ofizialki Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria, 1985eko abenduan Europako Parlamentuak sortutako saria da. Andrei Sakharov sobietar disidentearen omenez izendatua, adierazpen askatasuna eta giza eskubideen alde lan egin duten pertsona eta erakundeak saritzea du helburu.

Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria
2009ko Sakharov Sariaren ekitaldia.
KokalekuaEstrasburgo
Herrialdea Frantzia
AurkezleaEuropako Parlamentua
Ordainsaria50.000€ [1]
Lehen sari banaketa1988
Azken sari banaketa2014
Egungo saridunaDenis Mukwege
Webgune ofizialaWebgunea

Urtero abenduaren 10 inguruan (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zuten egun berean) ematen dute eta 50.000 €ko saria ere badu.

Hautagaiak eurodiputatuek eta legebiltzar-taldeek proposatzen dute baina irabazlea legebiltzar-taldeen presidenteek.

Saridunak

UrteaSaridunaArloaHerrialdea
1988Nelson Mandela
Anatoli Martxenko (hilondokoa)
Apartheiden aurkako ekintzailea
Idazle eta disidente
 Hegoafrika
 Sobietar Batasuna
1989Alexander DubčekPolitikaria  Txekoslovakia
1990Aung San Suu KyiGiza-eskubideen aldeko ekintzailea  Myanmar
1991Adem DemaciPolitikaria  Jugoslavia
1992Maiatzaren Plazako AmakDesagertuen aldeko elkartea  Aljeria
1993OslobođenjeEgunkaria  Bosnia-Herzegovina
1994Taslima NasrinFeminista  Bangladesh
1995Leyla ZanaKurduen aldeko ekintzailea  Turkia
1996Wei JingshengDemokraziaren aldeko ekintzailea  Txina
1997Salima GhezaliDemokraziaren aldeko ekintzailea  Aljeria
1998Ibrahim RugovaPolitikaria  Kosovo
1999Xanana GusmãoPolitikaria  Ekialdeko Timor
2000Aski da!ETAren aurkako elkartea  Espainia
2001Nurit Peled-Elhanan
Izzat Ghazzawi
Zacarias Kamwenho
Bakearen aldeko ekintzaileak  Israel
 Palestina
 Angola
2002Oswaldo Payá SardiñasDisidente  Kuba
2003Nazio BatuakNazioarteko erakundea NBE
2004Bielorrusiako Kazetarien ElkarteaAdierazpen askatasunaren aldeko elkartea  Bielorrusia
2005Damas de Blanco
Mugarik Gabeko Kazetariak
Huawa Ibrahim
Presoen senideak
Adierazpen askatasunaren aldeko elkartea
Giza eskubideen aldeko ekintzailea
 Kuba
 Frantzia
 Nigeria
2006Alexander MilinkevitxPolitikaria  Bielorrusia
2007Salih Mahmoud OsmanPolitikaria  Sudan
2008Hu JiaDemokraziaren aldeko ekintzailea  Txina
2009MemorialGiza eskubideen aldeko elkartea  Errusia
2010Guillermo FariñasDisidentea  Kuba
2011Asmaa Mahfouz
Ahmed al Zubair Ahmed al Sanusi
Razan Zaitouneh
Ali Farzat
Mohamed Bouazizi
Arabiar Udaberriaren ekintzaileak  Egipto
 Libia
 Siria
 Libia
 Tunisia
2012Nasrin Sotoudeh
Jafar Panahi
Ekintzaileak  Iran
2013Malala YousafzaiFeminista  Pakistan
2014Denis Mukwege
Euromaidan (aipamen berezia)
Ginekologoa
giza mugimendua
 Kongo
 Ukraina[2]
2015Raif BadawiSaudi Arabiar aktibista  Saudi Arabia[3]
2016Nadia Murad Basee
Lamiya Aji Bashar
Aktibista yezidiak  Irak [4]
2017Venezuelako oposizio demokratikoaDemokraziaren aldeko elkartea  Venezuela
2018Oleg SentsovPreso politikoak askatzearen aldeko ekintzailea  Ukraina
2019Ilham TohtiGiza eskubideen aldeko ekintzaile uigurra  Txina
2020Bielorrusiako oposizio demokratikoaDemokraziaren aldeko elkartea  Bielorrusia
2021Aleksei NavalniOposizioko politikaria eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea  Errusia
2022Ukrainako herria  Ukraina
2023Mahsa Amini eta Emakumea, Bizitza, Askatasuna mugimenduaEmakumeen eskubideen aldeko ekintzailea  Iran

Erreferentziak

Kanpo estekak