Yves Salaberri

esku huskako pilotaria
Xala
Izen osoa:Yves Salaberri
Jaiotza data:1979ko azaroaren 14a (44 urte)
Jaioterria:Lekuine (Lapurdi)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:aurrelaria
Altuera:1,80 m
Pisua:80 kg
Debutatze data:2000ko ekainaren 25a
Debutatze pilotalekua:Astelena (Eibar)

Yves Salaberri, pilota arloan Xala izenaz ezaguna (Lekuine, Lapurdi, 1979ko azaroaren 14a) esku huskako pilotari profesionala ohia da. Aurrelari jokatzen zuen.[1] 1,80 metro luze da, eta 80 kg pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2000ko ekainaren 25ean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan, eta 2016ko otsaileraino Aspe enpresarekin aritu zen. Ezkerra da, eta trinketean trebatu zen. Lehiaketa nagusietako lau txapel ditu: 2011ko buruz burukoa, eta 2002, 2007 eta 2010eko binakakoak. Urte askoz aritu zen ezker paretako pilotari hoberenen artean, oso jokalari teknikoa baita, tantoa erraz bukatzen duena, eta eskuin bolea bikainekoa.

Kirol lorpenak

Finalak

Buruz burukoak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaMarkagailuaPilotalekua
2004Martinez de IrujoXala22-12Atano III.a
2010Martinez de IrujoXala22-13Ogeta
2011XalaOlaizola II.a22-19Bizkaia

Binakakoak

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakMarkagailuaPilotalekua
2002Xala - Lasa III.aOlaizola I.a - Patxi Ruiz22-19Atano III.a
2007Xala - Peio Martinez de EulateOlaizola I.a - Ruben Beloki22-18Ogeta
2010Xala - ZubietaGonzalez - Aritz Laskurain22-14Ogeta
2011Olaizola II.a - Aritz BeginoXala - Mikel Beroitz22-14Bizkaia

Lau eta erdikoak

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaMarkagailuaPilotalekua
2005Olaizola II.aXala22-05Atano III.a

Erreferentziak

Kanpo loturak