Edukira joan

1997ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
1997ko Korrika
Irudia
LeloaEuskal Herria Korrika!
Motalasterketa
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1997ko martxoaren 14a - 1997ko martxoaren 23a
1999
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuArantzazuko santutegia
HelmugaBilbo

1997ko Korrika edo 10. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamargarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Luis Villasante euskaltzaina omendu zuen. Euskal Herria Korrika! leloa izan zuen.

Korrika97an Villasante omendua (Euskaldunon Egunkaria, 1997-03-22)

Ibilbideaaldatu iturburu kodea

10. edizioa izanik lehenengo Korrikaren ibilbidea egin zen gutxi gorabehera, Oñatin dagoen Arantzazuko santutegian abiatu martxoaren 14an eta Bilbon bukatuz hilaren 23an. Luis Villasante izan zen omendua 18 urtetan Euskaltzain buru izandakoa. Abiapuntua Arantzazun izateak ere balio sinboliko handia zuen. Hasierako ekitaldian Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok bertsoak bota ondoren Euskaltzaindiako buru zen Jean Haritxelharrek eman zion lekukoa Villasanteri. Honek lehenengo metroak egin ondoren zazpi herrialdeetako ordezkari anonimoei eman zien lekukoa.

Bilboko Arriaga antzokian bukatu zen Korrika. Azken metroak mezua idatzi zuen Joan Mari Torrealdaik egin zituen, AEK-ko antolatzaileek lagunduta.[1]

Akordioaaldatu iturburu kodea

Lehenengo Korrika hartatik zetozen AEK eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harreman txarrak atzean gelditu ziren 1997an bi erakundeak akordioa adostu eta sinatu zutenean. Hurrengo ekitaldian Eusko Jaurlaritzak parte hartu zuen Korrikan.

Korrika Kulturalaaldatu iturburu kodea

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Abestiaaldatu iturburu kodea

Andoni Egaña
Asier Gozategi

Gozategi taldeak egin zuen 10. Korrikarako kanta, Euskal Herria Korrika, Andoni Egañaren hitz jolasgura hauekin:[2]

Euskal Herria Korrika!
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei,
zortzi, bederatzi, hamar
Euskal Herria Korrika! (errepika)

Arantzazu izan da gordeleku gotor
euskal hots eta hitzen babesleku jator
txori ezin zen eta izan ginen sator
izkutua uzteko garaia badator.

Hizkiak izkututik badatoz argira
K bi hanka luzekin korrika hasi da
Oñatin pasa da O jira eta jira
R ere hedatu zaigu Euskal Herrian.
R hor ibili da Euskal Herrietan
I tximina dugu labe garaietan
K azkenik sartu da Bilboko kaleetan
A ikasten hasi da non eta AEKn

Euskal Herria Korrika! ...

Senak agindu zigun zenari eustea
baina izkutatzea ez al da tristea?
Nahi badugu euskara igotzen hastea
komeni da korrika Bilbora jeistea.

Anbestiaren bideoan[3]

Euskal Herria Korrika! ...

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna