Edukira joan

Amaia Merino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Merino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmaya Merino Unzueta
JaiotzaDonostia1970eko abenduaren 6a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria eta film screenwriter (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0580803 Allocine: 655382 Rottentomatoes: celebrity/amaia_merino
Twitter: amaiamerinounzu Edit the value on Wikidata

Amaia Merino Unzueta, (Donostia, 1970eko abenduaren 6a - ) gipuzkoar aktorea da. Bere neba Aitor Merino aktorea ere bada.

Biografiaaldatu iturburu kodea

1982an debutatu zuen zineman. Pedro Olearen "Akelarre" eta Montxo Armendarizen "Tasio" egin ondoren, Benito Rabalek zuzendutako "Nazca" telesaila protagonizatu zuen.[1] 1993an Ekuadorrera joan eta bertoko herritartasuna du.

2013an zuzendari moduan estreinatu zuen Aitor Merino nebarekin batera "Asier eta biok" dokumentala, gatazka politikoa jorratzen duena adiskidetasunaren kontzeptutik abiatuta.

2020an, bestela, "Non dago Mikel?" ekoiztu zuen, Miguel Angel Llamasekin batera. Mikel Zabalza Garateren desagerpena, jasandako torturak eta hilketa kontatzen dituzte bertan, ofizialki aitortua izan ez diren gertaerak.

Karpeta urdinak dokumentala egin zuen eta bertan tortura jorratu zuen Ander Iriaterekin.[2]

2024an Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentala egin zuen Ander Iriarterekin batera, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinaru zena. Dokumenalak Esteban Muruetagoienaren hilketa jorratzen du haren alaba Tamara Muruetagoienaren hitzak oinarri hartuz.[2]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus, gaineraaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna