Ohorezko Legioko ofizial handia Arteetan eta Zientziatan Merituaren Ordena Galvanism Prize (1809) Fellow of the American Academy of Arts and Sciences Foreign Member of the Royal Society (1815ekoapirilaren 6a) Pour le Mérite ordena 72 names on the Eiffel Tower
Louis Joseph Gay-Lussac edo Joseph Louis Gay-Lussac (Saint-Léonard-de-Noblat, 1778koabenduaren 6a - Paris, 1850komaiatzaren 9a) kimikari frantziarra izan zen, gas idealen legeak formulatzeagatik eta edarien alkohol portzentaia adierazteko sistema bategatik famatu bihurtu zena.
Saint-Léonard-de-Noblaten jaio zen eta lehenengo ikasketa Bourdeixko Apaizetxe katolikoan egin zituen. 1798an PariskoÉcole Polytechniquen sartu zen. 1800an École des Ponts et Chaussées ingeniaritza ikasketak hasi zituen baina ez zitzaion gehiegi gustatu eta 1802an Parisko Zientzien Akademian Recherches sur la dilatation des gaz (gasen dilatazioen inguruko ikerketak) memoria aurkeztu zuen. Bertan bere eta Charlesen ikerketak azaldu zituen.
1809an Eskola Politeknikoko kimika irakasle bihurtu zen. 1808 eta 1832 artean Parisko Sorbona Unibertsitatean fisika irakaslea ere izan zen.
50 urte beteak zituela politikagintzan sartu zen. 1831ean bere jaioterriko Vienne Garaia eskualdeko diputatu aukeratu zuten, bai eta 1834 eta 1837an ere. 1832an unibertsitateko lana utzi eta Saint-Gobaingo Compagnie Manufacture des Glacesbeira lantegian zentsore gisa hasi zen lanean, 1843rako administraritza kontseiluko lehendakari bihurtu zelarik. Aurrez 1839an Luis Filipe Iak "Frantziako pare" izendatu zuen.
1840an Eskola Politeknikoa utzi zuen. 1848an bere postu guztiei uko egin eta Lussacera erretiratu zen. Bi urte geroago hil zen Parisen.
Bere aportaziorik handiena XIX mendearen hasieran egin zuen, 1802an Jacques Charlesek 1787ean ateratako legea argitaratzerakoan eta 1805ean bere lege propioa garatzean. Gas idealen jokaera garatzeko ezinbesteko legeak dira biak ere. beste ekintza aipagarri batzuk honako hauek dira: