Shyamalan Indian jaio zen, Mahén baina, Penn Valleyen igaro zuen bere haurtzaroa, Pennsylvanian, Estatu Batuak. Zortzi urte zituenean, Super-8 bat oparitu zioten eta horrek zinemarekiko pasioa piztu zion, nahiz eta Aitak medikuntzan jarraitzea nahi zuen, berak eta bere emazteak bezala. Hala ere, amak bere grina jarraitzera animatu zuen. 17 urte zituenerako 45 pelikula grabatu zituen etxean. New Yorkeko Unibertsitateko Arteen Tisch Eskolan (TSOA) ikasi zuen.