Taiga edo baso borealakonifero-baso ezaugarri nagusitzat duen bioma da. Oro har, taiga deritzo Errusiako eskualdeari; eta baso boreala, ezaugarri hori duten munduko beste eskualdeei.
Eskualdeko klima hotza da oso, udako batez besteko tenperatura 19 °C da, negukoa, berriz -30 °C. Hala ere, ez du elurte handirik egiten, urtean zehar prezipitazioak ez baitira 450 mmra ailegatzen.[1]
Hitza munduan errusierazkoТайга hitzetik hedatu zen baina hitz hori ziur aski Mongoliatik edo Yakutia hegoaldeko yakuto hizkuntzatik dator, basoz estalitako jenderik gabeko lurraldea; basoaren sakontasuna) [2]
Landarediari dagokionez, taigan koniferoak dira nagusi. Zuhaitz mota hauek taigako baldintzetara moldatuta daude. Hona hemen taigako landarediaren adibide batzuk:
Klima aldaketaren ondorioz, baso borealen latitude eremua Lurreko tenperatura igoera handiena jasaten ari da. Muturreko tenperatura hotzak urritu dira neguan; eta udan, aldiz, tenperatura igo da.[3] Ondorio ugari ditu fenomeno horrek:
Zuhaitzentzat kaltegarriak diren intsektuek erraztasun handiagoa dute zabaltzeko. Esaterako, izeiaren azaleko kakalardoa (Dendroctonus rufipennis) Alaskan eta Yukonen, mendiko pinuaren kakalardoa Columbia Britainiarrean, eta abar.[4]
Bertako basoen ordez, inguru beroagoko basoak hedatzen ari dira.[5]
Mundu osoko taigetan basogintza asko zabaldu da. Ondorioz, bertako basoak desagertu ahala, haien ordez monolaborantza artifiziala hedatzen ari dira, hau da, espezie bakarreko landaketak. Gainera, basogintza intentsibo horrek tamaina handiko makinaria behar du, lekuetara heltzeko bide egokiak, langileentzako zerbitzuak... eta horiek guztiek kalteak dakartzate ekosisteman.