Edukira joan

Textos arcaicos vascos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Mitxelena

Textos arcaicos vascos (euskaraz: «Euskal testu arkaikoak») euskarazko hainbat testu zaharri buruzko liburu bat da, Koldo Mitxelena hizkuntzalariarena, lehenengoz 1964an argitaratua. Mitxelenak Antzinaroko, Erdi Aroko eta XVI.-XVII. mendeetako euskararen lekukotza batzuen bilduma osatu, editatu eta iruzkinez hornitu zuen. 1990. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean, TAV testu hau berriro argitaratu zuten, Ibon Sarasolaren Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos idazlanarekin batera.

Antzinaroko testuak eta iruzkinakaldatu iturburu kodea

Sakontzeko, irakurri: «Akitaniera»

Mitxelenak erromatarren garaietako testu batzuen euskal kutsua ikusi zuen: ILVRBERRIXO, ANDEREXO, ASTOILVN...

Erdi Aroko testuak eta iruzkinakaldatu iturburu kodea

Toponimo eta antroponimoen bildumak, Donemiliagako goldea, Donemiliagako glosak, zenbait esaldi, eta abar.

XVI. eta XVII. mendeetako testuak eta iruzkinakaldatu iturburu kodea

Mitxelenak bere garaian ezagutzen ziren XVI. eta XVII. mendeko hainbat testuren edizio kritikoa egin zuen, transkripziorik txukunena ematen saiatu zen eta testuen gainean iruzkinak egin zituen. Komentatu zituen: ahozko tradiziotik idatzizkora igarotako zenbait balada zahar, poema zahar batzuk, eskutitz zaharrak, atsotitz bilduma zaharrak, erlijio kristauari loturiko testu zaharrak, eta abar.

Mitxelenak bere garaian ezagutzen ziren testu arkaiko interesgarrienak batzen saiatu zen; urtetan euskara arkaikoa ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia izan da TAV. Geroago, Ibon Sarasolaren Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos agertuko zen, edo José María Satrustegiren Euskal testu zaharrak (I). (1987, Euskaltzaindia).

Mitxelenak, TAV honetan, geroago ezagunagoak izango ziren testu batzuk aipatu zituen, esate baterako, Ibarguen-Cachopin kronika aipatzen zuen, 1996. urtean Julen Arriolabengoak hobeto ezagutu eta plazaratuko zuen testu zaharra; eta Lazarraga aipatzen zuen, baina TAV argitaratu zen garaian oraindik ez zen Lazarragaren eskuizkribua ezagutzen. Izan ere, 2004. urtean aurkituko zuten eskuizkribu hori, Madrilgo zaharki-salerosle bateneean... Mitxelenak ez zuen aipatu 2020. urtean, Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan Notario funtsetan ikerlari batek, Rosa Aierbe doktoreak , aurkitu zuen XXI. mendean topatu den bigarren euskal testu arkaikoa: XVI. mendearen hasierako maitasun poema[1][2][3].

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna