Jose Joakin Mitxelena

Oiartzuar bertsolaria

Jose Joakin Mitxelena Agirrezabala (Oiartzun, 1924ko uztailaren 20a - Ib., 1988)[1][oh 1] oiartzuar bertsolaria izan zen. Aitona eta osaba bertsolariak zituen. Bere herrian aritu zen lehen aldiz 14 urte baino ez zituela Saiburu eta Telleri-Txikirekin batera. 1960ko hamarkadako Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen, baita 1980an ere. Azken horretan, gaixoaldi baten erruz erretiratu behar izan zuen. Gipuzkoako txapelduna izan zen 1962an.[2]

Jose Joakin Mitxelena

Bizitza
JaiotzaOiartzun1924ko uztailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun, 1988 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bertsolari gisa, jarrera oldarkorra zuen, aurkaria jokoz kanpo uzten saiatzen baitzen. Metrika luzeko bertsoak osatzeko erraztasuna zuen, batez ere agur bertsoetan.[2]

Bibliografia

Erreferentziak

Oharrak

Kanpo estekak