1995eko Kontxako Bandera

1995eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8
Estropadak2 estropada
Hasiera1995eko irailaren 3a
Amaiera1995eko irailaren 10a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Donibaneko Arr.
TxapeldunordeaEuskal Herria Orio
1994
1996

1995eko Kontxako Bandera (Banderaren 100. ekitaldia, garai hartan 93. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, Donibaneko Arraunlariak taldeak bere Kontxako Bandera bakarra eskuratu zuen, Pasai Donibaneko traineruentzat 9.a ere bazena. Bi egunetako errekorra ere ezarri zuen, 39:14:88 eta hamarkada bat iraun zuen.

Kontakizuna

Donibaneko Arraunlariak lehen jardunaldian nagusitu zen eta orduan lortutako abantailari esker nahikoa izan zuen bigarren jardunaldian hirugarren egitearekin. Estropada azkarrak izan ziren, lehen lau traineruek ordurarteko bi egunetako errekorra gainditzea lortu baitzuten.

Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, abuztuaren 17ko klasifikatorioan Fortuna gainditzeagatik.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 19 traineru aritu ziren lanean, 13 gipuzkoar, lau bizkaitar, bi kantabriar eta galiziar eta asturiar bana. Orio izan zen irabazlea San Pedro eta Ondarroaren aurretik.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Donibaneko Arraunlariak
Hondarribia
Koxtape
Ondarroa
Orio
San Pedro
Santurtzi
Ur-Kirolak
La Navarra
Ama Guadalupekoa
Erreka
Antiguako Ama
Kanpa
Libia
Sotera
Koruko Ama
Juan Mari Lujanbio
Aitor Carrillo
Joseba Arbona
Asier Lopez
Jose Luis Korta
Juan Carlos Fontan
Jesus Fdez, Cirilo "Roke"
Oskar Rodriguez

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Donibaneko Arraunlariak19:33:8119:41:0739:14:88 (R)
-
2Orio19:47:3719:32:7939:20:16+ 0:05:28
3San Pedro19:39:8719:44:1339:24:00+ 0:09:12
4Hondarribia19:53:5319:37:5139:31:04+ 0:16:16
5Ondarroa20:09:9619:56:5240:06:48+ 0:51:60
6Santurtzi20:14:0420:11:6640:25:70+ 1:10:82
7Koxtape20:45:0020:07:1040:52:10+ 1:37:22
8Ur-Kirolak20:48:7920:53:2441:42:03+ 2:27:15
  • (R) Errekor berria.

Tripulazio irabazlea

Fibrazko traineruak

Urte honetan Arraunketako Euskal Federakuntzak fibrazko trainerua erabiltzen utzi zuen[1] eta elkarteek honen aldeko apustu nabaria egin zuten. Ur-Kirolak izan zen lehen jardunaldian egurrezko Fontanen traineruaz arraun egin zuen bakarra. Bigarren jardunaldirako Cuestaren fibrazko trainerua utzi zion Santiagotarrak taldeak. Hona hemen elkarte bakoitzak erabilitako traineruaren egileak:

  • Cuesta: Donibaneko, Orio eta Ur-Kirolak.
  • Fontán: San Pedro.
  • Olaziregi: Hondarribia eta Koxtape.
  • Amilibia: Ondarroa eta Santurtzi.

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1Orio21:47,86
2San Pedro21:58,58
3Ondarroa22:09,95
4Donibaneko Arr.22:10,01
5Hondarribia22:21,13
6Santurtzi22:26,00
7Koxtape22:49,91
8Santoña22:55,56
9Castropol23:01,74
10Getaria23:10,97
11Trintxerpe23:29,01
12Raspas23:29,61
13Hernani23:46,07
14Zumaia23:50,25
15Tiran23:52,26
16Santiagotarrak24:04,86
17Santander24:25,99
18Fortuna24:56,38
19Isuntza24:56,66


Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak