Joseba Fernandez Daguer

Pasai Donibaneko arraunlaria

Joseba Fernandez Daguer (Pasai Donibane, 1974ko uztailaren 8a) traineru estropadetako arraunlaria eta entrenatzailea da, Kontxako Bandera bi eta hiru TKE Liga irabazi dituena besteak beste.

Joseba Fernandez Daguer
Bizitza
JaiotzaPasai Donibane1974ko uztailaren 8a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

Sanjuandarra izanik herriko taldean hasi zen arraunean eta 1992an banaketa gertatu zenean Donibaneko Arraunlariak taldean ibili zen. 1995ean Kontxako Bandera irabazi zuen.

2002an Gaiziara joan zen eta Mecos taldea entrenatu zuen bi urtez. Ondoren Kantabria aldean ibili zen, Pedreñan eta Castron. Castro Urdialesekin bigarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bai eta TKE Liga bat ere. Ondoren Pasai Donibanera itzuli zen.

2017an Urdaibaiek fitxatu zuen hiru urtetarako eta bi TKE Liga eta Espainiako Txapelketa bat irabazi zituen.

2020an Pedreñak fitxatu zuen TKE Ligara itzultzeko helburuaz. Igoera play-offak jokatu bazituen ere ez zuen lortu maila gorenera igotzea. 2023an Lapurdi entrenatzen ari da.

Taldeak

Hona hemen arraunean eta entrenatzen ibili izan den taldeen hurrenkera.

TaldeaDenboraldia/k
Koxtape (San Juan)1989-1992
Donibaneko Arraunlariak1993-2001
Mecos2002
San Juan2003
Mecos2004
Pedreña2005-2007
Castro Urdiales2008-2011
San Juan2012-2016
Bermeo Urdaibai2017-2019
Pedreña2020-2022
Lapurdi2023

Palmaresa

Kanpo estekak