2005eko Espainiako Itzulia

2005eko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 60. edizioa izan zen. 2005eko abuztuak 27 eta irailak 18 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3373,5 kilometroko ibilbidea eginez. Garailea Denis Menxov izan zen. UCI ProTourrerako puntuagarria izan zen.

2005eko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa60. Espainiako Vuelta
Txapelketa2005 UCI ProTour
Etapak21
Datakabuztuak 27 – 2005.eko irailak 18
Luzera3.373,5 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaGranada
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak127
Bataz besteko abiadura40,949 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Roberto Heras (Liberty Seguros-Würth)
TxapeldunordeaRUS Denis Menxov (Rabobank)
HirugarrenaESP Carlos Sastre (CSC)
Puntukako sailkapenaITA Alessandro Petacchi (Fassa Bortolo)
Eskalatzailerik onenaESP Joaquim Rodríguez (Saunier Duval-Prodir)
konbinatuan onenaESP Roberto Heras (Liberty Seguros-Würth)
Talderik onenaESP Comunidad Valenciana
◀20042006▶
Dokumentazioa

Edizio honetan Espainiako Vueltak amaiera klasiko bat berreskuratu zuen, Covadongako aintzirak. Baina hurrengo etapan, Pajaresen amaitu zenean goratu zen Roberto Heras Espainiako Vueltaren historiaren tontorrera, ordurarte probako liderra zen Denis Menxovi sekulako kolpea eman ondoren. Colladiellako jaitsieran erasoz, eta bere taldekideen babesarekin, bejartarrak errusiarrari helmugan lau minutu atera ahal izan zizkion. Hamabigarren etapa, Logroño eta Burgos artekoa, Buicioko industrialdean egiten ari zen manifestaldi bat eragozteko laburtu zen. Fuenmayor, Cenicero, Haro eta Castañares de Riojatik igarotzen zen aurreikusitako ibilbidea Navarrete eta Naiaratik igaro zen beste ibilbide batengatik aldatu zen.

2005eko edizioa, hala, historiara pasa zen, Roberto Herasen laugarren garaipena izan baitzen, itzuli honen historiako garaipen kopuru nagusia. Alabaina, Herasek positibo eman zuen 2005eko urriak 27an EPOaren analisi batean, Itzuliko azken-aurreko etapari zegokion lagin batean. Horren ondoren eginiko kontranalisiaren ondoren, bejartarrari garaipena kendu zioten, errepidean bigarren amaitu zuen Denis Menxovi emanez.

Edizio honetan etapa bateko abiadura errekorra ere gainditu zen (sarrerako etapak kontutan hartu gabe). 20. etapan izan zen, Guadalajara eta Alcalá de Henaresen arteko 38,9 kilometroko erlojupekoa. Erlojupeko hau Rubén Plazak irabazi zuen 56,218 kilometro orduko abiaduran korrituz, baina ustekabean etapan bigarren amaitu zuen Roberto Herasi soilik ehuneneko gutxi batzuk ateraz

Taldeak

ProTeamak (20)Talde kontinental profesionalak (2)

Etapak

EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
1 Abuk 27GranadaGranada
banakako erlojupekoa
7 Denis Menxov Denis Menxov
2 Abuk 28GranadaKordoba
bitarteko etapa
189,3 Leonardo Bertagnolli
Bradley McGee
Bradley McGee
3 Abuk 29KordobaPuertollano
etapa laua
153,3 Alessandro Petacchi Bradley McGee
4 Abuk 30Ciudad RealArgamasilla de Alba
etapa laua
232,3 Alessandro Petacchi Bradley McGee
5 Abuk 31Alcázar de San JuanCuenca
etapa laua
176 Thor Hushovd Bradley McGee
6 Irak 1CuencaValdelinares
mendiko etapa
217 Roberto Heras Roberto Heras
7 Irak 2TeruelVinaròs
etapa laua
212,5 Max van Heeswijk Roberto Heras
8 Irak 3TarragonaLloret de Mar
etapa laua
189 Alessandro Petacchi Roberto Heras
9 Irak 4Lloret de MarLloret de Mar
banakako erlojupekoa
48 Denis Menxov Denis Menxov
10 Irak 5La Vall d'en BasOrdino Arcalís
mendiko etapa
206,3 Francisco Mancebo Denis Menxov
11 Irak 6Andorra la VellaAramón Cerler
mendiko etapa
192,6 Roberto Laiseka Denis Menxov
Irak 7Atseden eguna
Atseden eguna
12 Irak 8LogroñoBurgos
etapa laua
133 Alessandro Petacchi Denis Menxov
13 Irak 9Burgos
bitarteko etapa
196 Samuel Sánchez Denis Menxov
14 Irak 10La Penilla – Covadongako aintzirak
mendiko etapa
172,3 Eladio Jiménez Denis Menxov
15 Irak 11Cangues d'Onís – Valgrande-Pajares
mendiko etapa
191 Roberto Heras Roberto Heras
Irak 12Atseden eguna
Atseden eguna
16 Irak 13LeonValladolid
etapa laua
162,5 Paolo Bettini Roberto Heras
17 Irak 14El Espinar – La Granja de San Ildefonso
mendiko etapa
165,6 Carlos García Quesada Roberto Heras
18 Irak 15ÁvilaÁvila
mendiko etapa
197,5 Nicki Sørensen Roberto Heras
19 Irak 16San Martín de ValdeiglesiasAlcobendas
etapa gorabeheratsua
142,9 Heinrich Haussler Roberto Heras
20 Irak 17GuadalajaraAlcalá de Henares
banakako erlojupekoa
38,9 Rubén Plaza Roberto Heras
21 Irak 18MadrilMadril
etapa laua
136,5 Alessandro Petacchi Roberto Heras

Sailkapenak

Sailkapen orokorra

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Roberto Heras EspainiaLiberty Seguros-Würth82 o 22 min 55 s
2. Denis Menxov ErrusiaRabobank+ 4 min 36 s
3. Carlos Sastre EspainiaCSC+ 4 min 54 s
4. Francisco Mancebo EspainiaIlles Balears-Caisse d'Épargne+ 5 min 58 s
5. Carlos García Quesada EspainiaComunidad Valenciana+ 8 min 06 s
6. Rubén Plaza EspainiaComunidad Valenciana+ 11 min 36 s
7. Óscar Sevilla EspainiaT-Mobile+ 13 min 22 s
8. Tom Danielson Ameriketako Estatu BatuakDiscovery ChannelDQ
9. Mauricio Ardila KolonbiaDavitamon-Lotto+ 18 min 15 s
10. Juan Miguel Mercado EspainiaQuick Step-Innergetic+ 18 min 31 s
11. Samuel Sánchez EspainiaEuskaltel-Euskadi+ 20 min 12 s
12. Michele Scarponi ItaliaLiberty Seguros-Würth+ 31 min 44 s
13. David Blanco EspainiaComunidad Valenciana+ 34 min 57 s
14. Koos Moerenhout HerbehereakDavitamon-Lotto+ 35 min 03 s
15. Josep Jufré EspainiaRelax-Fuenlabrada+ 35 min 33 s
16. Mario Aerts BelgikaDavitamon-Lotto+ 36 min 18 s
17. Daniel Atienza EspainiaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 36 min 23 s
18. Unai Osa Euskal HerriaIlles Balears-Caisse d'Épargne+ 37 min 14 s
19. Marcos Serrano EspainiaLiberty Seguros-Würth+ 38 min 37 s
20. Pablo Lastras EspainiaIlles Balears-Caisse d'Épargne+ 40 min 45 s
21. Alexander Bocharov ErrusiaCrédit Agricole+ 42 min 14 s
22. Roberto Laiseka Euskal HerriaEuskaltel-Euskadi+ 47 min 46 s
23. Manuel Calvente EspainiaCSC+ 50 min 35 s
24. Sylwester Szmyd PoloniaLampre-Caffita+ 50 min 50 s
25. Stijn Devolder BelgikaDiscovery Channel+ 50 min 50 s


Puntukako sailkapena

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Alessandro Petacchi ItaliaFassa Bortolo169 pt.ak
2. Roberto Heras EspainiaLiberty Seguros-Würth169 pt.ak
3. Denis Menxov ErrusiaRabobank142 pt.ak
4. Carlos Sastre EspainiaCSC124 pt.ak
5. Erik Zabel AlemaniaT-Mobile118 pt.ak
6. Francisco Mancebo EspainiaIlles Balears-Caisse d'Épargne117 pt.ak
7. Carlos García Quesada EspainiaComunidad Valenciana91 pt.ak
8. Rubén Plaza EspainiaComunidad Valenciana91 pt.ak
9. Samuel Sánchez EspainiaEuskaltel-Euskadi90 pt.ak
10. Heinrich Haussler AlemaniaGerolsteiner77 pt.ak


Mendiko sailkapena

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Joaquim Rodríguez EspainiaSaunier Duval-Prodir200 pt.ak
2. Eladio Jiménez EspainiaComunidad Valenciana166 pt.ak
3. Roberto Heras EspainiaLiberty Seguros-Würth110 pt.ak
4. Denis Menxov ErrusiaRabobank72 pt.ak
5. Francisco Mancebo EspainiaIlles Balears-Caisse d'Épargne65 pt.ak
6. Carlos García Quesada EspainiaComunidad Valenciana65 pt.ak
7. Carlos Sastre EspainiaCSC63 pt.ak
8. Íñigo Cuesta EspainiaSaunier Duval-Prodir52 pt.ak
9. Pablo Lastras EspainiaIlles Balears-Caisse d'Épargne49 pt.ak
10. Gilberto Simoni ItaliaLampre-Caffita43 pt.ak


Taldekako sailkapena

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Comunidad Valenciana Espainia246 o 55 min 45 s
2. Illes Balears-Caisse d'Épargne Espainia+ 54 min 02 s
3. CSC Danimarka+ 1 o 00 min 30 s
4. Liberty Seguros-Würth Espainia+ 1 o 14 min 42 s
5. Davitamon-Lotto Belgika+ 1 o 15 min 25 s
6. Phonak Hearing Systems Suitza+ 1 o 16 min 16 s
7. Euskaltel-Euskadi Espainia+ 1 o 23 min 27 s
8. T-Mobile Alemania+ 1 o 59 min 03 s
9. Discovery Channel Ameriketako Estatu Batuak+ 2 o 03 min 37 s
10. Saunier Duval-Prodir Espainia+ 2 o 14 min 00 s


|}

Sailkapen konbinatua
1.Denis Menxov  ErrusiaRAB9 puntu
2.Carlos Sastre  EspainiaCSC14 puntu
3.Francisco Mancebo  EspainiaIBA15 puntu
4.Carlos García Quesada  EspainiaECV18 puntu

Erreferentziak

Kanpo estekak