2022ko Espainiako Traineru Txapelketa

2022ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 75. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 6 eta 7an jokatu zen Castropolen. Club de Mar Bueuk gizonezkoetan eta Chapelak emakumezkoetan lortu zituzten beren aurreneko txapelak.

Historia

Gizonezkoetan inoizko partehartze eskasenetako bat izan zen. TKE eta KAE Ligek jardunaldiak izan zituzten Euskal Herrian eta Liga hauetako inork ez zuen parte hartu. Galiziako lau traineru, Castropol antolatzailea eta Laredo izan ziren partehartzaileak. 2022ko denboraldian Laredo kantabriarrak ez zen Ligatan izenik eman, kantabriarren arteko estropadak soilik jokatu zituen eta Kantabriako eta Espainiako txapelketak. Bigarren egunean ez zen B finalik izan.

Emakumezkoei dagokienez lau traineruk hartu zuten parte, hiru galiziarrek eta Castropol antolatzaileak. Horrela beraz txapelketa jokatu ahal izan zen. Kasu honetan ere Euskotren Ligak eta ETE Ligak jardunaldik izan zituzte Euskal Herrian eta ez zen euskal edo kantabriar partaidetzarik izan.

Gizonezkoak

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Bueu
Castropol
Chapela
Laredo
Mecos
Samertolameu
Maruxia
Ría del Eo
Arealonga
La Pejinuca
Mequiña
A Terca
Andres Ríos
Marcos Martínez
Hugo Peres
Agustín Peña
Mónica Torres
Adrián Fragueiro, Martín Leborán

Sailkapen estropadak

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txandaDenbora2. txandaDenbora
1Bueu22:11.281Samertolameu22:31.10
2Castropol22:22.452Chapela22:38.46
3Laredo24:23.953Mecos22:50.52

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkarteaDenboraDiferentzia
1Bueu21:48.93
-
2Samertolameu21:54.870:05.94
3Chapela22:20.340:31.41
4Castropol22:33.730:44.80

Tripulazio irabazlea

  • Bueu
    • Entrenatzailea: José Ferral
    • Patroia: Andres Ríos
    • Arraunlariak: Diego Pérez, David Alfaya, Carlos Pérez, Ismael Lijo, David Martínez, Diego Otero, Andrés González, David Moledo, Martín Pérez, Rubén garcía, Alexandro Rodríguez, Oscar Martínez eta Carlos Macho

Emakumezkoak

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
A Cabana-Mugardos
Cabo da Cruz
Castropol
Chapela
Galatea
Cabo da Cruz
Ría del Eo
Arealonga
Sara Bueno
Estela Calo
Roberto Villamil
Olalla Martínez

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkarteaDenboraDiferentzia
1Chapela24:38.97
-
2Cabo da Cruz24:57.610:18.64
3A Cabana-Mugardos27:07.832:28.86
4Castropol27:59.173:20.20

Tripulazio irabazlea

  • Chapela
    • Entrenatzailea:
    • Patroia: Olalla Martínez Carballo
    • Arraunlariak: Sara González, Miriam Otero, Verónica Montes, Fátima Bures, Noelia Álvarez, Antía Domínguez, Noelia Rodríguez, Marina Domínguez, Malissa Dávila, Alba Meis, Pilar Darriba, Antía Rodríguez eta Silvia Pereiras.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak