2023ko Kontxako Bandera

2023ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak8 giz. + 8 emak.
Estropadak2 estropada
Hasiera2023ko irailaren 3a
Amaiera2023ko irailaren 10a
Palmaresa
TxapeldunaGiz. Euskal Herria Bermeo-Urdaibai
Em. Euskal Herria Arraun Lagunak
TxapeldunordeaGiz. Euskal Herria Zierbena
Em. Euskal Herria Donostiarra
2022
2024

2023ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 128. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 16.a. Urte honetako irailaren 3an eta 10ean jokatu zen eta gizonezkoetan Bermeo-Urdaibaik zazpigarren bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian, eta emakumezkoetan Donostiako Arraun Lagunak taldeak bigarrena. Gorka Aranberri patroiak zortzigarren bandera eskuratu zuen.

Lehiaketa

Sailkatze estropadan ez zen ezustekorik izan ez gizonezkoetan ez eta emakumezkoetan ere, Ligako onenak sartu baitziren. Gizonezkoetan Ondarroak lortu zuen sartzea eta emakumezkoetan ETE Ligako aurreneko biek galiziarrak kanporatu zituzten. Zumaiak egindako laugarren postua izan zen aipagarriena.

Gizonekoei dagokionez lehenengo jardunadia oso lehiatua izan zen eta zortzi segunduren barruan sartu ziren aurreneko bost taldeak. Bigarren jardunaldiko lehen txandan Zierbenak denbora oso ona egin zuen eta bigarren amaitu zuen. Bermeok bigarren txanda aise irabazi zuen, Zierbenaren denbora lau segundutan hobetuz eta bigarren izan zen txandakideari 29 segundu atereaz. Aipatzekoa da bigarren jardunaldiko lehen txandan Ondarroak arraun egin zuela baina aurrez deskalifikatu egin zuten traineruaren osaketa epe barruan aurkeztu ez izanagatik, eta ondorioz ez zitzaion denbora ofizialik eman.

Emakumezkoen kasuan Tolosaldeak eman zuen sorpresa lehen jardunaldia irabaziz. Lau traineru sailkatu ziren bost segundutan. Bigarren jardunaldian ordea Donostiako bi traineruen arteko lehia izan zen eta Arraun Lagunakek erraz irabazi zuen zazpi segunduren aldeaz. Talde donostiarrak errekorra ezarri zuen bigarren igandean, jardunaldi bakarrekoa eta bi jardunaldietakoa.

Gizonezkoak

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiakEntrenatzaileak
Bermeo-Urdaibai
Cabo da Cruz
Donostiarra
Getaria
Hondarribia
Ondarroa
Orio
Zierbena
Bou Bizkaia
Cabo da Cruz
Torrekua II
Esperantza
Ama Guadalupekoa
Antiguako Ama
San Nikolas
Zierbena
Gorka Aranberri
Alfonso Díaz
Arkaitz Diaz
Unax Eizagirre
Joseba Amunarriz
Iñigo Larrinaga
Ander Etxegoien
Borja Gómez
Iker Zabala
Gustavo Vazquez
Igor Makazaga
Ion Larrañaga
Mikel Orbañanos
Iñaki Errasti
Jon Salsamendi
Daniel Pérez

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaTrainerua1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Bermeo-Urdaibai19:20.9219:09.7438:30.66
-
2Zierbena19:28.6719:13.6238:42.29+ 11.63
3Hondarribia19:22.1719:38.4439:00.61+ 29.95
4Donostiarra19:25.1119:40.4239:5.53+ 34.87
5Orio19:25.8919:42.4039:08.29+ 37.63
6Cabo da Cruz19:48.6019:45.0639:33.66+ 1:03.00
7Getaria19:49.1219:56.9039:46.02+ 1:15.36
8Ondarroa20:01.04desk.-desk.

Tripulazio irabazlea

  • Bermeo-Urdaibai
    • Entrenatzailea: Iker Zabala
    • Patroia: Gorka Aranberri
    • Arraunlariak: Mikel Azkarate, Iñaki Goikoetxea, Jon Etxaniz, Gentza Zubiri, Ander Zabala, Jon Unanue, Alain Kolunga, Carlos Mañas, Oscar Andres Medina, Iker Portugues, David Iglesias, Yeray Cayon, Diego Perez, Mikel Calleja.

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1 Zierbena21:00.80
2 Hondarribia20:16.84
3 Orio20:17.84
4 Bermeo-Urdaibai20:22.40
5 Cabo da Cruz20:33.50
6 Getaria20:35.08
7 Ondarroa20:38.32
8 Lekittarra20:40.04
9 Kaiku20:45.20
10 Ares20:48.34
11 Arkote20:51.50
12 Lapurdi20:56.24
13 Samertolameu20:56.70
14 Santurtzi20:57.38
15 San Pedro21:02.20
16 Bueu21:14.00
17 Tirán21:17.36
18 Zumaia21:17.96
19 San Juan21:22.52
20 Zarautz21:31.28
21 Deustu22:11.12
22 Busturialdea22:22.38
23 Hibaika22:25.96
24 Mutriku22:33.94

Emakumezkoak

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiakEntrenatzaileak
Arraun Lagunak
Donostiarra
Hibaika
Hondarribia
Kaiku
Orio
Tolosaldea
Zumaia
Lugañene
Bantxa
Maddalen
Ama Guadalupekoa
Bizkaitaŕa
Txiki
Tolosaldea
Telmo Deun
Andrea Astudillo
Nerea Perez
N. Tubío, Z. Alberdi
Miren Garmendia
Jone García de Andoin
Nadeth Agirre
Izaro Lestayo
A. Jimenez, N. Goikoetxea
Juan Mari Etxabe
Rufo Urtizberea
Iñaki Mendizabal
Iker Cortes
Andoni Galvan
Patxi Francés
Ramon Erostarbe
Kike Manterola

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaTrainerua1. Eguna2. EgunaDeneraDiferentzia
1Arraun Lagunak10:37.8210:23.32 (R)21:01.14 (R)
-
2Donostiarra10:39.8010:30.7021:10.50+ 9.36
3Orio10:42.3010:36.9221:19.22+ 18.08
4Tolosaldea10:37.6410:44.5021:22.14+ 21.00
5Hondarribia10:59.3210:55.4821:54.80+ 53.66
6Hibaika10:57.2210:58.6621:55.88+ 54.74
7Zumaia11:04.8611:02.2422:07.10+ 1:05.96
8Kaiku11:15.5610:59.6022:15.16+ 1:14.02

Tripulazio irabazlea

  • Donostia Arraun Lagunak‎
    • Entrenatzailea: Juan Mari Etxabe
    • Patroia: Andrea Astudillo
    • Arraunlariak: Aiora Belartieta, Marcia R. Larrea, Nahikari Azkue, Eli Pescador, Alejandra Ríos, Lorea Etxabe, Ane Sanchez, Beatriz Piñeiro, Garazi Lasarte, Lucia Canal, Maider Bereau, Ania Perez, Xubane Urribarrena, Laura Jaramillo.

Sailkapen estropada

PostuaTaldeaDenbora
1 Orio12:23.24
2 Arraun Lagunak12:31.42
3 Tolosaldea12:36.92
4 Zumaia12:57.88
5 Hondarribia13:04.42
6 Hibaika13:06.58
7 Kaiku13:12.98
8 Chapela13:18.94
9 Cabo da Cruz13:23.94
10 Zarautz19:39.02
11 Astillero13:41.92
12 Ondarroa13:46.90
13 Tirán13:56.98
14 Deustu14:08.48
15 Perillo14:25.28
16 Hernani14:34.44
17 Cesantes14:55.02
18 Mugardos-A Cabana15:04.66

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak