Aauri Bokesa

korrikalari espainiarra

Aauri Lorena Bokesa Abia (Madril, 1988ko abenduaren 14a) espainiar kirolaria eta gizarte langilea. Espainiako atletismo eta saskibaloi[1] selekzioekin aritu da. Londresko Olinpiar Jokoetan, Rioko Olinpiar Jokoetan eta Tokioko Olinpiar Jokoetan aritu zen, espainiako errekorra gaindituz.

Aauri Bokesa

Bizitza
JaiotzaMadril1988ko abenduaren 14a (35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria, atleta eta gizarte-langilea
Pisua68 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Facebook: aauri.bokesaabia Twitter: aauribokesa IAAF: 14373541 Olympic.org: aauri-lorena-bokesa Edit the value on Wikidata

Biografia

Gurasoak Biokon jaio ziren, Espainiako kolonia afrikarra zena, hau da, Guinea Espainiarra. Txikitatik kirola egin badu ere, hasieran sevillanak eta ballet egitera bideratu zuten. Balleteko irakasleak klasetik ateratzera "animatu" zuen altua zelako eta Fuenlabradako saskibaloi taldean eman zuen izena.[2]

Espainiako selekzioarekin 2004ko, 2005eko eta 2006ko Europako Txapelketetan lehiatu zen. Italian (2004) eta Tenerifen (2006) irabazlea izan zen. Budapesten (2005) ordea, txapeldunordea.[3][4][5][6]

Kasualitatez hasi zen atletismoan. AD Marathon, Madrilgo atletismoko klub klasikoa, atletarik gabe geratu zen 400 metroko lasterketa egiteko eta Aauriren dohainez oharturik proposamena egin zioten, honek onartu egin zuen. Takoak nola jarri eta lasterketa nola egin azaldu eta gero lasterketari ekin eta hirugarren postua lortu zuen.[1]

2021ean, Tokioko Olinpiar Jokoetako 4 × 400 m txanda mistoan parte hartu zuen. Espainiako errekorra gainditu zuen, Samuel García, Laura Bueno eta Bernat Ertarekin batera. Hala ere, eta erreklamazio batzuen ondoren, ez ziren amaierara iritsi.[7] 400 metroko banakako probaren finalerdia ere lortu zuen, eta bere marka pertsonalik onena lortu zuen. Aste batzuk geroago, marka hori hobetu egin zuen, Suitzan egindako bilera atletiko batean.[8]

Bere esanetan, oso azkarra bada ere teknika falta izan zaio bere ibilbidean, baita babes psikologikoa ere. Izan ere, markak ez hobetzeak ezinegon handia eragiten zion. Alor psikologikoa lantzen ez dela dio, baita funtzeskoa dela kirolarien osasun mentala susatze aldera.[2]

Gizarte langilea da eta Gizarte Garapenerako Masterra du. Kirola eta gizarteratzea uztartzen dituen proiektua garatu du, tutelapean dauden haur eta nerabeek kirola egin dezaten eta hainbat balio eta gaitasun garatu ditzaten, besteak beste, lidergotza. Madrilen, Fuenlabradan, Granadan eta Bartzelonan aritzen da DXT para la vidaproiektuarekin.[2][9]

Nazioarteko markak

Espainia ordezkatzen
UrteaLehiaketaEgoitzaPostuaProbaMarka
200923 urtez azpikoen Europako TxapelketaKaunas12º400 m54.25
2010:Iberoamerikako txapelketaSan Fernando11º400 m56.05
4 × 400 m3:37.49
2011UniversiadaShenzhen15º400 m54.09
2012Europako TxapelketaHelsinki10º400 m52.47
12º4 × 400 m3:38.00
Joko OlinpikoakLondres35º400 m53.67
2013Pista Estaliko Europako TxapelketaGöteborg14º400 m53.61
Munduko TxapelketaMosku17º400 m51.94
2014Europako TxapelketaZurich400 m52.39
2015Pista Estaliko Europako TxapelketaPraga16º400 m53.80
Munduko TxapelketaPekin38º400 m52.98
2016Europako TxapelketaAmsterdam10º400 m52.39
14º4 × 400 m3:33.57
Joko OlinpikoakRio de Janeiro47º400 m53.51
2017Pista Estaliko Europako TxapelketaBelgrad15º400 m53.80
2018Mediterraneoko jokoakTarragona4 × 400 m3:31.54
Europako TxapelketaBerlin11º4 × 400 m3:33.18
2019Europako Nazioen arteko TxapelketaBydgoszcz11º400 m54.11
4 × 400 m3:32.72
2021Pista Estaliko Europako TxapelketaTorún31º400 m53.64
Joko OlinpikoakTokio21º400 m51.57
10º4 × 400 m, mistoa3:13:29
2022Munduko TxapelketaEugene13º4 × 400 m3:32.87
Europako TxapelketaMunich4 × 400 m3:29.70

Marka pertsonalak

Aire librea
ProbaMarkaHaizeaLekuaData
100 metro12:24+ 1.5Langenthal2019ko maiatzaren 30a
200 metro23.72+ 0,6La Chaux-de-Fonds2021eko abuztuaren 14a
300 metro38.19Ez dagokioBarcelona2018ko uztailaren 11
400 metro51.08Ez dagokioBerna2021eko abuztuaren 21a
800 metro2:12.09Ez dagokioValencia2013ko apirilaren 27a
Pista estalia
ProbaMarkaLekuaData
200 metro24.51Magglingen2018ko otsailaren 3a
300 metro38.06Metz2019ko otsailaren 10a
400 metro52.74Madril2021eko otsailaren 21a

Erreferentziak

Kanpo estekak