Toruń

Toruń (alemanez: Thorn, kaxubieraz: Torń, latinez: Thorunium) Poloniako erdi-iparraldeko hiria eta ibai portua da. Vistula ibaiaren ertzean dago, Varsoviatik 210 kmra. 1999tik Kujavia-Pomeraniako voivoderriko bi hiriburuetako bat da. 2021eko abenduaren 31n 197.812 biztanle zituen[1].

Toruń
Toruń
barruti-hiria
Goian: Udaletxea Hiri Zaharreko plazan (Rynek Staromiejski), Planetarioa
Erdian: Hiriaren ikuspegia
Behean: Epaitegia, Nikolas Kopernikoren etxea, Dwór Artusa
Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Polonia
ProbintziaKujavia-Pomeraniako voivoderria
KonderriaTorun
AlkateaMichał Zaleski
Izen ofizialaToruń
Jatorrizko izenaToruń
Posta kodea87-100
Geografia
Koordenatuak53°01′N 18°37′E / 53.02°N 18.62°E / 53.02; 18.62
Map
Azalera115,72 km²
Altuera65 m
Demografia
Biztanleria198.273 (2021eko martxoaren 31)
−3.174 (2019)
alt_left 106.077 (%53,5) (%46,5) 92.196 alt_right
Dentsitatea1.709 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendean
Telefono aurrizkia56
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKaliningrad, Göttingen, Novo Mesto, Leiden, Hämeenlinna, Čadca, Swindon, Lutsk, Guilin, Iruñea, Filadelfia, Angers eta Kaunas
MatrikulaCT
http://www.torun.pl

Poloniako hiririk zaharrenetako bat da. 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Erdi Aroko hirigunea.

Klima

    Datu klimatikoak (Torun)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)-0.11.46.212.718.822.223.523.018.512.85.91.612.2
Batez besteko tenperatura (ºC)-2.8-1.81.97.113.016.617.817.213.08.33.4-0.67.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-5.6-4.7-1.52.47.310.712.211.78.64.90.9-3.13.6
Pilatutako prezipitazioa (mm)272326305678776045394035536
Iturria: Climate-charts.com[2]

Historia

Oso hiri zaharra da, eta garai askotako monumentuak gorde ditu. 1231. urtean sortu zuten Zaldun Teutoiek, eta Hansako Ligako kide egin zuten. Erdi Aro guztian zehar Europako mendebaldearen eta ekialdearen arteko merkataritzagune guztiz garrantzitsua izan zen. XV. mendean Poloniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1793-1920 urteetan Prusiaren mende egon zen, Varsoviako Dukerri Handiaren garaian izan ezik (1807-1815). 1920. urtean Poloniako hiri bihurtu zen.

Ekonomia

Burdinbidegune garrantzitsua da. Industria (metalurgia, janari industria, kimika industria, ehungintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia.

Kultura

Hezkuntza

Goi mailako irakaskuntza zentrorik handiena Nikolas Koperniko unibertsitatea (polonieraz Uniwersytet Mikołaja Kopernika) da.

Monumentuak

Toruńgo Erdi Aroko hirigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideakii, iv
Erreferentzia835
KokalekuaPolonia
Eskualdea2Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak53°01′N 18°37′E / 53.017°N 18.617°E / 53.017; 18.617
Izen ematea1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1997tik Toruń Gizateriaren Ondare izendaturik dago. Hirian Erdi Aroko eraikin ugari dago. Izan ere, arkitektura gotikoko monumentu gehien dituen Poloniako bigarren hiria da, Krakoviaren ondotik[3].

Herritar ezagunak

Hiri senidetuak

Toruń ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak