Maite Goñi

Euskararen sustapenean eta hezkuntzarako Konpetentzia Digitalean aditua den irakaslea.

Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.[1][2] 2022tik EITBko Audio eta Digitaleko zuzendaria da.[3]

Maite Goñi

Bizitza
JaiotzaOrdizia, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna

Twitter: euskaljakintza Inguma: maite-goni-eizmendi Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ibilbide akademikoa

Maite Goñi, 1990. urtean Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen eta 1996an Ingeles Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. [4]

Ibilbide profesionala

Ordiziako Jakintza Ikastolan lan egin zuenetik aitzindari izaten hasi zen internet eta IKTek eskaintzen zituzten aukeren erabilera sustatzen. Horrek, errekonozimenduez gain,[5] 2009an arazoak ere ekarri zizkion EGA azterketak sarean eta ariketa interaktibo gisa jartzeagatik.[6] Euskal blogosferan hasieratik ekarpenak egiten hasi zenetakoa da.[7] Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko euskaljakintza.com proiektuaren sortzailea da baita Mondragon Unibertsitateko irakaslea ere.[8]

Interneten

Online zein offline ekarpen anitz eta ugari egiten ditu, software librearen alde [9] agertuz eta gailu digitalek eta teknologiak hezkuntzan eragindako errealitate berrien balizko aukeren inguruan hausnarketak[10] eta aurkezpenak egiten ditu eta euskarak honetan protagonista izatearen sustapenean ere bai.[11][12] Oihartzun handikoak dira, besteak beste, bere "Gaurko hitza" egitasmoa eta "Hitzapasa" jolasa.[13]

Sare sozialetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko Twitter bezalakoek duten indarra aprobetxatzearen aldekoa da.[14]

Euskal Herriko hezkuntza eremuetan DIGCOMP markoak [15] proposatzen duen irakasleen Konpetentzia Digitalaren difusioan erreferente da.[16] [17] [18] [19] [20]

2019an argitaraturiko 10 minututan programaren zuzendaria da, ZuZeu euskarazko atari digitalak eskainitako Podcast-etako bat. [21][22]

Euskal hedabideetan

Euskal hedabideetan ere parte hartzen du bertan hiritartasun digitalari buruzko lan pedagogikoa egiten duelarik: ETBko Ahoz aho saioan,[23] [24] eta Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan.[25]

2018an ETBk euskal kazetaritzak azken 50 urteetan izan duen bilakaera aztertzen duen Zubi lana izeneko dokumentalean parte hartu zuen bestelako aditu eta erreferenteekin batera. Bertan, euskarazko kazetaritzaren iraganaren eta orainaren arteko zubi lanak zehazte aldera, bilakaeraren lekuko izandako hainbat kazetarien eta profesionalen testigantzak bildu ziren.[26]

2022an EITBko Audio eta Digitaleko zuzendari izendatu zuten, ordu arte postua betetzen zuen Urko Aristiren ordez.[3]

Argitalpenak

  • 2019,, Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean; Euskararen Aholku Batzordearen begirada. BAT 111 ZENBAKIA[27]
  • 2016, Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat.[28]
  • 2011, COMUNICACION_CONGRESO  |  EDULEARN11 Proceedings: 3rd Internacional Conference on Education and New Learning Tecnologies. Barcelona: IATED, pp. 3709-3715. [29]
  • 2010, WEB 2.0 eta Google aplikazioak irakaskuntzan. HIK HASI.[30]
  • 2009, IKTak ikaskuntza-irakaskuntzaren zerbitzura: Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHO 2. mailan blog baten bidez.[31]
  • 2008, Euskara eta teknologia berriak.[32]

Errekonozimendu eta sariak

  • 2010ean, Buber Saria euskararen sustapenaren arloko web gunerik onenari.[37]
  • 2007an, Internet Argia Saria 2007 IKTroak blogeko kide bezala.[38]
  • 2007an, I Espiral Saria gelako blog onenari.[39]
  • 2007an, II. DiarioVasco.com Saria Pertsona/Elkarte blog onenari.[40]

Erreferentziak

Kanpo estekak