Alfabeto erruniko

Alfabeto erruniko germaniar hizkuntzek latindar alfabeto erabili aurreko alfabeto-sistema izan zen. Idazteko errunak erabiltzen zituzten, antzinako alfabetoko zeinuak zirenak[1]. Eskandinaviako aldaerek futhark edo fuþark zuten izena, alfabeto hauen lehendabiziko sei letrak F, U, Þ, A, R eta K zirelako[2]. Anglosaxoiar aldaerak, berriz, futhorc zuen izena, anglosaxoieraz lehendabiziko sei letrak horrela ahoskatzen zituztelako. Alfabeto errunikoak eta bere idazkunak aztertzen dituen zientziak errunologia du izena eta germaniar filologiaren adarra da.

Altzairuzko zigilu errunikoak, antzinako futhark

Historia

Erruna zaharrenak K.o. 150. urtearen bueltan datatuak dira, eta Danimarkan aurkitu ziren. Baliteke idazkera zaharragoa izatea, baina ez da arrastorik gorde, zuretan grabatuak izanik, erraz desegin eta galdu litezkeelako. Izan ere, errunen forma zuhaitz enborretan urradurak egiteko formekin lotua dago[3].

Herri germanikoekiko lotura argia da, baina anglo-saxoien inskripzio kopurua oso mugatua da (50 inguru); eskandinaviarren artean, berriz, milaka eta milaka daude.

Kristautzearen ondorioz, 700. urte inguruan erdialdeko Europan eta 1100. urte inguruan iparraldeko Europan latindar alfabetoak ordezkatu zituen. Adituek idazkera sistema honen gailurra IX. eta XI. mendeen artean kokatzen dute, bikingoen aroaren amaieran. Danimarkan, ordea, ez da erabiltzen XII. mendetik aurrera. Suedian gehiago iraun zuten, Dalekarlia eskualdean.

Islandia bikingoek kolonizatu arren, errunak ez ziren bertara iritsi eta sagak latindar letretan idatzita daude[3]. Hala ere, Islandiako idazkeran, gaur egun ere, badaude itxura errunikoa duten letrak (Þ, þ), baina hauetan ere jatorria ez dago errunetan, baizik eta idazki ingeles zaharretan, anglo-saxoien oroigarri. Groenlandian Kingigtorsuak aztarnategian aurkitu da erruna inskripzio iparraldekoena, baina zeinu sekretuz idatzita dago.

Errunen erabilera apaingarri gisa mantendu zen; XX. mendearen hasieran Suedian oraindik dekoratzeko erabiltzen zituzten.

Unicode

Unicodek 1999ko irailean, 3.0 bertsioa atera zutenean, errunak gehitu zituzten. Hona hemen letra errunikoen taula (U+16A0–U+16EA):

16A0fehu feoh fe f16B0on16C0dotted-n16D0short-twig-tyr t16E0ear
16A1v16B1raido rad reid r16C1isaz is iss i16D1d16E1ior
16A2uruz ur u16B2kauna16C2e16D2berkanan beorc bjarkan b16E2cweorth
16A3yr16B3cen16C3jeran j16D3short-twig-bjarkan b16E3calc
16A4y16B4kaun k16C4ger16D4dotted-p16E4cealc
16A5w16B5g16C5long-branch-ar ae16D5open-p16E5stan
16A6thurisaz thurs thorn16B6eng16C6short-twig-ar a16D6ehwaz eh e16E6long-branch-yr
16A7eth16B7gebo gyfu g16C7iwaz eoh16D7mannaz man m16E7short-twig-yr
16A8ansuz a16B8gar16C8pertho peorth p16D8long-branch-madr m16E8Icelandic-yr
16A9os o16B9wunjo wynn w16C9algiz eolhx16D9short-twig-madr m16E9q
16AAac a16BAhaglaz h16CAsowilo s16DAlaukaz lagu logr l16EAx
16ABaesc16BBhaegl h16CBsigel long-branch-sol s16DBdotted-l16EBpuntuazio bakarra
16AClong-branch-oss o16BClong-branch-hagall h16CCshort-twig-sol s16DCingwaz16ECpuntuazio anitza
16ADshort-twig-oss o16BDshort-twig-hagall h16CDc16DDing16EDpuntuazio gurutzatua
16AEo16BEnaudiz nyd naud n16CEz16DEdagaz daeg d16EEarlaug sinboloa
16AFoe16BFshort-twig-naud n16CFtiwaz tir tyr t16DFothalan ethel o16EFtvimadur sinboloa
16F0belgthor sinboloa

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.