Amaiur

Baztango lekua, Nafarroa Garaia
Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».

Amaiur Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. 1969 arte udalerri bereizia izan zen. 2022 hasieran 264 biztanle zituen.[1]

Amaiur
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea31715
INE kodea
Herritarraamaiurtar
Geografia
Koordenatuak43°12′00″N 1°28′50″W / 43.199968°N 1.480435°W / 43.199968; -1.480435
Garaiera281 m
Demografia
Biztanleria253 (2020:  −4)

Geografia

Amaiur Baztan udalerriaren iparraldean dago, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean, Otsondoko mendatearen hegoaldeko muturrean. Ipar-mendebaldean Urdazubi du, hego-mendebaldean Azpilkueta, eta hegoaldean Arizkun eta Erratzu.

Klima

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

Herriaren lehenbiziko aipamena 1095ekoa da. Amaiurko gazteluari dagokionez, XII. mendearen amaierakoa da lehen berria. Haren funtzioetako bat Iruñea eta Baiona arteko errege bidearen kontrola zen.[2]

Nafarroako konkistan gertaera garrantzitsuen kokagunea izan zen. 1512an Gaztelako tropek ia borrokarik gabe hartu zuten gotorlekua. 1521ean, Noaingo porrotaren ondoren, Nafarroako armadak Amaiurko gaztelua hartu zuen; 1522ko uztailean, ordea, gaztelarrek gaztelua setiatu zuten; barnean zeuden 200 nafar gudariek ahal bezala eutsi zioten setioari, baina uztailaren 19an amore eman behar izan zuten.[2] Jaime Belatz de Medrano alkaidea preso hartu eta Iruñeko espetxean hil zen.[3]

Gertakari horien oroigarri, 1922an monolito bat jarri zuten Gazteluko muinoan. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.[2]

Herria 1665ean banandu zen Baztandik, baina 1969an berriro elkartu zen;[4] Baztan udalerrian beranduen sartu den herria da.

Biztanleria

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan, 1960koan, 425 biztanle zituen; herrigunean 190 lagun bizi ziren, eta gainerakoak baserrietan.[1]

Amaiurko biztanleria[1]
1800186019001910192019301940195019601970198119912000201020202023
332563548513503502490502425341309265263284253264

Bestak eta ospakizunak

Amaiurko jaietan abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.

Kultura

Arkeologia Zentroa

Amaiurko gazteluko monolitoa

2020ko abuztuan, Amaiurko Arkeologia Zentroa ireki zen Kale Nagusian. Bertan, azken hamabost urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak daude bertan ikusgai.[5][6]

Amaiuraldia

2022ko ekainean Amaiuraldia ospatu zen Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko.[7]

Ondarea

Herriaren ikuspegia gaztelutik.

Amaiurtar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa