Arabako kuadrillak

Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdea

Kuadrilla Araba historikoki banatzen den zazpi barruti administratibo nagusietako bakoitza da.[1] Kuadrillen araberako zatiketa XVI. mendekoa da, nahiz eta egungo banaketa 1983koa den, 1989ko foru arau batek emana:

  1. Arabako Lautadako kuadrilla: Arabako ipar-mendebaldean. Hiriburua Agurain da.
  2. Aiaraldea edo Aiarako kuadrilla: Nerbioi ibaiaren arroko herriak biltzen ditu batik bat. Bertakoak dira Laudio eta Amurrio, probintziako bigarren eta hirugarren udalerri jendeztatuenak, hurrenez hurren. Hiriburua Arespalditza da, Aiarako udalerrian, baina Laudio da herririk handiena.
  3. Añanako kuadrilla: Arabako mendebaldean eta hego-mendebaldean kokatua. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da. Hiriburua Ribabellosa da.
  4. Arabako Errioxako kuadrilla: Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardoaren produkzioa da aktibitate ekonomikorik garrantzitsuena. Hiriburua Guardia da.
  5. Gasteizko kuadrilla: Gasteiz udalerriaren eremu berbera hartzen du gutxi gorabehera. Hedaduraz kuadrilletan txikiena izan arren, Arabako populazioaren hiru laurdenak hemen bizi dira.
  6. Mendialdea edo Mendialdeko kuadrilla: ekialdean dagoen eta Nafarroa Garaiarekin muga egiten duen eskualde menditsua. Hiriburua Kanpezu da.
  7. Zuia-Gorbeialdea edo Zuiako kuadrilla: Gipuzkoa eta Bizkaiarekin muga egiten duen eskualdea. Hiriburua Murgia da.
     Gasteizko kuadrilla     Aiarako kuadrilla     Arabar Errioxako kuadrilla     Arabako Lautadako kuadrilla     Zuiako edo Gorbeialdeko kuadrilla     Añanako kuadrilla     Kanpezu-Mendialdeko kuadrilla     Trebiñuko barrendegia

Trebiñar askoren aldarrikapena Trebiñuko barrendegia zortzigarren kuadrilla izatean datza, gaur egun ofizialki Burgosko probintziaren zati bada ere.

Kuadrilla izena

Arabako goiburua, Done Bikendi Haranako elizako atarian.

Gaur egun euskara batuan kuadrillak deritza,[2] nahiz eta lehenago taldeak ere deitu izan zaien (Arabaren goiburuak hauxe dio: Zazpi taldek Araba bat).

#IzenaIzen ofiziala (euskaraz)[3]Izen ofiziala (gaztelaniaz)[3]Herriburua
1Gasteizko kuadrillaVitoria-Gasteizko EskualdeaCuadrilla de Vitoria-GasteizGasteiz
2AiaraldeaAiarako EskualdeaCuadrilla de AyalaArespalditza (Aiara)
3Lautadako kuadrillaArabako Lautadako kuadrillaCuadrilla de la Llanada AlavesaAgurain
4Arabako ErrioxaGuardia-Arabako Errioxako EskualdeaCuadrilla de Laguardia-Rioja AlavesaGuardia
5GorbeialdeaGorbeialdeko kuadrillaCuadrilla de GorbeialdeaMurgia (Zuia)
6Añanako kuadrillaAñanako EskualdeaCuadrilla de AñanaRibabellosa (Erriberabeitia)
7Arabako MendialdeaKanpezu-Araba Mendialdeko kuadrillaCuadrilla de Campezo-Montaña AlavesaKanpezu

Arabako eskualde geografikoak

Bestalde, Araban sei eskualde geografiko edo natural bereiz daitezke:

  1. Aiaraldea (Arabako Kantaurialdea izenaz ere ezaguna, mediterraneoar isurialdekoa den Araba gehiena ez bezala Kantauri itsasoaren isurialdekoa baita eskualde hori)
  2. Gorbeialdea
  3. Arabako Ibarrak
  4. Arabako Lautada
  5. Arabako Mendialdea
  6. Arabako Errioxa

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak