Andeak

Andeak[1] Venezuelatik Patagoniaraino hedatzen den mendikatea da, Hego Amerika osoa zeharkatuz. Argentina, Txile, Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan zehar hedatzen da, zehazki. Azken bi herrialde haietan, mendikatea zabaldu eta ia Kariberaino iristen da. Hegoaldean, Txile eta Argentina arteko muga naturala zehazten du. Erdialdean, berriro zabaldu eta Altiplano izenez ezagutzen den goilautada sortzen du, Peru, Bolivia eta Txile artean. mendikatea berriro estutzen da Perun eta berriz ere zabaldu Kolonbian.

Andeak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAconcagua
Garaiera6.962 m
Motamendikate
Luzera7.000 km
Zabalera500 km
Azalera3.300.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak32°39′12″S 70°00′42″W / 32.6533°S 70.0117°W / -32.6533; -70.0117
MendikateaAmerikar mendikatea
Leku geografikoaHego Amerika
Mendizaletasuna
Geologia
GaraiaMesozoiko

Geologia

Sorrera, morfologia eta hedapena

Andeak Mesozoiko-Paleogeno garaian sortutako gerriko orogenikoa dira. Andeak plaken tektonikak sortutako prozesuen emaitza dira, Hego Amerikako kontinente-litosferaren azpitik Nazca plaka ozeanikoaren subdukzioak eragindakoa[2]. Hego Ameriketako mendebaldeko kostaldean zehar luzatzen dira 9.000 km-tan zehar, Venezuelatik Patagoniaraino, eta mendikatearen batez besteko zabalera 500 km ingurukoa da.

Gaur egungo Andeen eraketa Triasiko eta Jurasiko garaietan emandako gertaerekin hasi zen, Pangea apurtzen hasi zen eta hainbat haustura garatu ziren.

Morfologiari dagokionez, eremu goratuz eta goi lautadez gain, mendikatea beste zenbait ingurune geologikotan bana daiteke: Peru-Txileko fosa ozeanikoa eta subdukzio eremu aktiboa,hau da, mendikatearen morfología garatzen duena, subdukzioaren eraginez garatutako arku bolkaniko aktiboa, eta mendikatearen ekialdean toles eta zamalkadurak nagusi direneko xingola edo banda deformatua.

Zehar ebaki litosferikoa

Garaiera handiena Aconcaguaren 7.000 m-ak dira, baina goi-ordoki guztian zehar ere 5.000 m-ak erraz gainditzen dira. Mendikatearen ezaugarri nagusietariko bat goi-ordokiaren azpitik kontinente lurrazalak duen lodiera nabarmena da, 70 km ingurukoa. Deformazioa, batez ere, fosaren inguruan eta arro subandetarraren gaineko zamalkadura-frontean pilatzen da. Ekialdeko zamalkadura lurraldeak 100 km inguruko zabalera du eta bertako datu geofisikoek erakusten dute material hauetako basamentua Brasilgo kratoiari dagokiola.

Lurrazalaren loditze prozesuak

Andeetako egitura argitzen hasi zenetik arazo deigarrienetariko bat izan da nola azaldu kontinente-lurrazalaren lodiera nabarmena. Lodiera nabarmenenak Andeetako erdiko aldean neurtzen dira; iparraldeko eremuetan, ostera, lodierak askoz motelagoak dira.

Erdialdeko andeak

Jurasikoaz geroztik ez du lurralde exotikoen akreziorik pairatu. Era berean, ingurune horretako zenbait esparrutan 15 bolkan zenbatu dira kilometro kuadroko, munduko bolkan-dentsitate handienetarikoa. Bestalde, lurralde honetako jarduera sismikoagarrantzitsua izateaz gain, oso sakona da, 80 eta 200 km artean gertatutako lurrikarak arruntak dira. Goi-ordoki izenaz ezagutzen den eremu geografikoaren azpitik neurtu dira mendikate guztiko lurrazalaren lodiera handienak (70-75 km).

Andeetako arku bolkanikoen mapa, bolkanismo aktiboko lau eremuak eta subdukzio jasaten duten plakak.

Hasieran, lodiera izugarri hauek azaltzeko arku magmatikoaren jarduera bortitzari lotutako sakoneko magma-bolumen kopuru handien pilaketa iradoki zen. Ikerketa berriagoek, aldiz, magma-pilaketak lurrazalaren loditze-kopuruaren portzentai txiki bat baino ezin duela azaldu erakutsi dute

Iparraldeko Andeak

Mendikatearen iparraldeko eremuaren ezaugarriak guztiz ezberdinak dira: gaur egungo arkuaurrea eta arku magmatikoa Mesozoikoan eta Paleogenoan zehar agregatutako lurralde ozeaniko exotikoz eratuta daude; mendikatearen lodiera eta bataz besteko garaiera txikiagoak dira.

Andeetako bolkanismoa

Lurrikaren hedapenak iradokitzen du Nazca plaka okerdura ezberdineko zenbait segmentutan zatituta dagoela. Zatiketa horrek mendikatearen geometria zein jarduera bolkanikoa baldintzatzen ditu.

Jatorria

Hondoratutako plakaren zati bat, mantuaren tenperatura altuengatik, galdatu eta magma-poltsak eratzen dira. Azpiratutako plakak egiten duen presio handiaren ondorioz, era berean plaka kontinentala loditu egiten da eta magma hauek igotzerakoan plaka kontinentalaren ertzean orogeno edo bulkanismoa aktiboa duten mendikateak sortzen dira.

Ezaugarriak

Andeetako gerriko bolkanikoak aktibo diren 200 bolkanetik gora eta gutxienez 12 galdara erraldoi sistema hartzen ditu barne. Sumendiak banatuta dauden lau segmentutan daude kokatuta Andeetan; lau segmentu hauek Iparraldeko eremu bolkanikoa, Erdiko eremu bolkanikoa, Hegoaldeko eremu bolkanikoa eta Eremu bolkaniko australa bezala ezagutzen dira. Bolkanismo aktiboko lau segmentuak subdukzio-angelua 25° baino handiagoa den lekuetan kokatzen dira.

  • Iparraldeko eremu bolkanikoa: Ekuador eta Colonbiako bolkanak barne hartzen ditu. Kontinente lurrazalaren lodiera 40-55 kilometrotakoa da.
  • Erdiko eremu bolkanikoa: eremu honek Peru eta Boliviako bolkanak barne hartzen ditu, baita Txile eta Argentinako bolkan batzuk ere. Eremu honen ezaugarri bereizgarria desberditzapen magmatikoa duten produktu bolkanikoen ugaritasuna da, erriolitak eta dazitak bezala. Bertan aurkitzen da munduko Ignimbrita eskualde handienetako bat.
  • Hegoaldeko erermu bolkanikoa: Txileko hego-erdialdeko bolkanak barne hartzen ditu. Eremu honetan lurrazalaren lodieraren gradientea dago, honek sumendi eta mendien txikiagotzea erakusten du hegoaldera. Llaima sumenditik hegoaldera, aktiboenak diren bolkanak Liquiñe-Ofqui failaren inguruan lerrokatzen dira magmaren igoerarako bide bat baita.

Gainera, bolkan gehienak glaziar handiz estalita egon ohi dira, erupzio bolkanikoek glaziarrak urtu egiten dirtuzte ur eta lohi fluxuak sortuz eta bolkanen magalean dauden herriak suntsituta amaitzen dute.

Bolkanik aipagarrienak:

Eskualdeak

Sailkapena

Andeetako mendikatea sailkapena denboraren poderioz aldatu da. Lehen, banaketa politiko-administratiboa zen nagusia (horrela, bazeuden Ande venezuelarrak, kolonbiarrak, ekuatoriarrak eta abar); baina 1973an, Augusto Gansser geologoak ezaugarri morfologikoen araberako sailkapena proposatu zuen:

Geologiak ere antzeko sailkapena proposatzen du.

Eskualdeen deskribapena

Iparraldeko Andeak

Kolonbiako hegoaldean eta Ekuadorreko mugan, Andeak sumendizko mendikate bakarra dira baina iparralderantz, mendikatea bitan zatitzen da: Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroa (horretatik Ekialdeko mendilerroa deritzona sortu da).

Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroaren arteko tartea 400 kilometrokoa da. Hiru mendilerroek 4.000 metrotik gorako muturrak dituzte. Eskualdeko hiri nagusiak Bogota, Cali eta Medellin (Kolonbian), Quito (Ekuadorren) eta San Cristóbal eta Mérida (Venezuelan) dira.

Erdialdeko Andeak

Pascoko korapilotik Tres Cruceseko mendigunera hedatzen dira. Bi lerrok osatzen dute eta tartean goilautada bat dago. Ingurune hartako gailurrik altuenak Huascaran (6.768 m) eta Ojos del Salado (6.891 m) dira. Han sortzen dira Titicaca eta Poopo lakuak. Barnealdeko lautadak pampeano boliviarrak dira. Klima lehorra eta beroa da eta bioma nagusia, basamortukoa.

Hegoaldeko Andeak

Hegoaldeko Andeak Hego Amerikako muturrerantz doaz. Eskualdeak ia bioma guztiak ditu. Hala ere, honela azpibana daiteke:

Handik aurrera, Andeak itsasora iristen dira.

Antartandeak

Andeetako mendikateak Tierra del Fuego eta gero segitzen du: uren azpian, haren gailurrak Hegoaldeko Georgiak, Hego Sandwich, Orkadak eta Hego Shetland uharteak sortu eta berriro Antartikako penintsulan igotzen dira.

Klima

Andeetako mendikateak zenbait paralelo zeharkatzen dituenez, hainbat eskualde klimatikotatik pasatzen da. Bai itxura eta bai landaretza ezberdina da oso. Gailurretan, hala ere, elurra ohikoa da baina Tropikotik hurbil, klima epelagoa da.

Gailurrak

Mendirik altuenak Txile eta Argentinako iparraldean daude, baita Peruko Cordillera Blancan, Boliviako Cordillera Realen eta Ekuadorreko Andeetan ere.

Gailurrik altuena Aconcagua (6.959 metro) da, Amerikako punturik altuena, Txile eta Argentinaren arteko mugatik gertu.

Andeetako mendilerroaren gailurrak
AltueraIzenaMendilerroaKokapenaHerrialdea
6.962AconcaguaLas Heras - Mendoza
6.891Ojos del SaladoCatamarca ---
6.792Pissis mendiaLa Rioja - Catamarca
6.770Cerro MercedarioRamadako mendilerroaBarreal - San Juan
6.768HuascaranMendilerro zuriaHuaraz - Ancash
6.759Bonete ChicoVinchina
6.758Tres CrucesTinogasta ---
6.739LlullaillacoLos Andes - Salta ---
6.658Walther PenckTinogasta - Catamarca
6.638IncahuasiTinogasta - Catamarca ---
6.634YerupajaMendilerro zuriaHuaraz - Ancash
6.615CoropunaArequipa
6.550TupungatoTupungato - Mendoza ---
6.542Nevado SajamaMendebaldeko mendilerroaOruro
6.500Ramada NorteRamadako mendilerroaBarreal - San Juan
6.488El MuertoCatamarca
6.471Del VeladeroLa Rioja
6.462IllimaniErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.421IllampuErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.400Alma NegraRamadako mendilerroaBarreal - San Juan
6.395HuandoyMendilerro zuriaHuaraz - Ancash
6.380AncohumaErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.380Ausangate
6.380Nevado de CachiCachi - Salta
6.362Volcán ParinacotaMendebaldeko mendilerroaOruro ---
6.320SolimanaArequipa
6.310AmpatoArequipa
6.310ChimborazoMendebaldeko mendilerroa
6.300El CondorCatamarca
6.271Salcantay
6.240PomerapeMendebaldeko mendilerroaOruro ---
6.200Nevado de ChañiSalta-Jujuy
6.172Nevado de PalermoSalta
6.152Cumbre del LaudoCatamarca
6.130Nevado QuevaSalta
6.127ChiaracoErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.100Pico PolacosRamadako mendilerroaBarreal - San Juan
6.088Huayna PotosiErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.086AracarSalta
6.075ChachaniArequipa
6.074ChachacomaniErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.052AcotangoPotosi ---
6.052CopiapoErdialdeko mendilerroa
6.051SocompaLos Andes - Salta ---
6.046Acamarachi
6.040Chaupi OrcoErdialdeko mendilerroaLa Paz
6.030Cienaga GrandeSalta
6.025Hualca HualcaArequipa
6.022SalinSalta ---
6.016San FransiscoCatamarca ---
6.008UturuncuPotosi
5.976SabancayaArequipa
5.920Volcán LicancaburPotosi ---
5.897Cotopaxi
5.869MururataErdialdeko mendilerroaLa Paz
5.856San Jose sumendia ---
5.821MistiArequipa
5.790Cayambe
5.775Sierra Nevada de Santa Marta
5.767Nevado Ilinizas
5.704Nevado de Antisana
5.664Pichu PichuArequipa
5.616Nevado del TolimaErdialdeko mendilerroa
5.648ZapaleriErdialdeko mendilerroaJujuy --- ---
5.421ChacaltayaLa Paz
5.410Ritacuba Blanco eta Ritacuba NegroEkialdeko mendilerroa
5.389Nevado del RuizErdialdeko mendilerroa
5.364Nevado del HuilaErdialdeko mendilerroa
5.330Sierra Nevada del CocuyEkialdeko mendilerroa
5.320Nevado Altaaar
5.230Sangay
5.150Nevado de Santa IsabelErdialdeko mendilerroa
5.033Tungurahua
5.020Carihuairazo
5.007Pico Bolívar
4.787Pichincha
4.100Farallones de CaliMendebaldeko mendilerroa
4.058San Valentin mendia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak