Antonín Dvořák

Antonín Leopold Dvořák (NAF[ˈdvɒrʒɑːk] - DBOR-ZAK ahoskatua - Nelahozeves, 1841eko irailaren 8aPraga, 1904ko maiatzaren 1a) musikagile erromantiko txekiar bat izan zen.[1] XIX. mendeko Bohemiako konpositorea izan zen, 1892tik 1895era New Yorkeko Kontserbatorio Nazionala zuzendu zuen. Bere obra ezagunena Mundu Berriko Sinfonia da.[2]

Antonín Dvořák

Member of the House of Lords (Austria) (en) Itzuli

1901eko apirilaren 13a -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonín Leopold Dvořák
JaiotzaNelahozeves1841eko irailaren 8a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
Bizilekuabirth house of Antonín Dvořák (en) Itzuli
HeriotzaPragako Hiri Berria eta Praga1904ko maiatzaren 1a (62 urte)
Hobiratze lekuaVyšehrad cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaFrantišek Dvořák
AmaAnna Dvořáková
Ezkontidea(k)Anna Dvořáková
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaPipe Organ School in Prague (en) Itzuli
Hezkuntza-mailamusika-irakaslea
Hizkuntzaktxekiera
Irakaslea(k)Josef Leopold Zvonař (en) Itzuli
Antonín Liehmann (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, organista, katedraduna, orkestra zuzendaria, musikologoa, biolin-jotzailea, biola-jotzailea, musikagilea, irakaslea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea
Lantokia(k)New York
Enplegatzailea(k)Provisional Theatre (en) Itzuli
National Conservatory of Music of America (en) Itzuli
Church of Saint Adalbert (en) Itzuli
Prague Conservatory (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoamusika klasikoa
opera
Musika instrumentuaorganoa
pianoa
biolina
biola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

antonin-dvorak.cz
IMDB: nm0006053 IBDB: 447817
Spotify: 6n7nd5iceYpXVwcx8VPpxF iTunes: 219776 Last fm: Antonín+Dvořák Musicbrainz: 819eaeb2-8dd8-48a5-ad07-0bcd137985ef Songkick: 8652429 Discogs: 268272 IMSLP: Category:Dvořák,_Antonín Allmusic: mn0000768609 Find a Grave: 2220 Edit the value on Wikidata

Biografia

Dvořák Nelahozeves udalerrian jaio zen, Pragan. Bere aita, František Dvořák (1814-1894), hotel jabea, zitara-jotzaile profesionala eta harakina izan zen. Bere ama Anna Zdenĕk-ekin (1820-1882) 1840ko azaroaren 14an ezkondu zen.[2] Dvořák 14 anai-arreben artean zaharrena zen. San Andres elizan bataiatu zuten, kristau katoliko.[3]

Sei urterekin, 1847an, bere herriko eskolara joan zen lehen aldiz. Bertan, lehen musika irakaskuntzak jaso zituen, biolina jotzen ikasiz Josepg Spitz irakaslearen laguntzarekin. Gaitasun handia zuen, eta bere trebetasunari esker, herriko banda batean eta elizan jotzen zuen. František bere semeaz oso harro zegoen. Hamahiru urte zituenean, bere aitaren aginduz, Zlonicera joan zen, bere osaba Antonín Zdenĕk-engana, alemana ikastera. Bere lehen konposizioa, Polka Pomnenka, 1855ean idatzi zuen, hamalau bat urte zituenean.[4]

Dvorak 26 edo 28 urterekin (1868).

Dvořákek piano, organo eta biolin klaseak jaso zituen. Bere irakaslea Antonio Liehmann zen. Biolinaz gain, musika teoria irakatsi zion, eta konpositore famatuak aurkeztu zizkion. Dvořákek errespetu handiz tratatzen zuen bere irakaslea, nahiz eta Antonio nortasun bortitzekoa izan. Irakasle hau, Zlonice elizaren organista izan zen eta batzuetan Antoníniri jotzen uzten zion.[2]

Hamasei urte zituenean, aitak baimena eman zion musikaria izateko, baina organista bilakatuko zelaren baldintzapean.[5] Osabak ez zeukanez diru nahikorik Dvořák mantentzeko, Karel Komzák musikariaren orkestran lan egiten hasi zen.[2] 1886 Pragako Antzerki Nazionalean ere lan egin zuen.

1873an Himno Abertzalea konposatu zuen.[2][3]

1874ko udan beka bat lortu zuen. Ingalaterrara bederatzi aldiz joan zen, bere musika aurkeztu ahal izateko. Ingalaterran 1884an izan zen lehen aldiz, Londreseko Filarmonikako kide zenean. Geroago, 1891n, Musika doktore titulua eman zion Cambridge-ko Unibertsitateak. Txaikovskik San Petersburgora eta Moskura gonbidatu zion bere obrak jo zitzan. Bere bizitzaren etapa bat Estatu Batuetan bizi zuen. Jeannette Thurberrek, Nueva York-en kontserbatorioaren fundatzaileak, zentroaren zuzenketa eskaini zion. Horregatik, 1892an horra joan zen bizitzera eta orduan konposatu zuen Mundu Berriko Sinfonia.

Azken urteak

1895eko apirilaren 27an Dvorak Estatu Batuetatik bueltatu zen emaztearekin eta Otakar Bergerrekin.[6] Azaroan Pragako Kontserbatorioko irakasketa berretsi zuen.[4]

1904ko martxoaren 25ean Dvořákek Armidaren entsegua utzi behar izan zuen gaixotasun batengatik. Apirilean, lehen Txekiar Musika Jaialdia antolatu zen, programa ia osorik Dvořáken musikak osatua (Leoš Janáček musikaria bere lanik ez egoteaz kexatu zen).[7][8] Baina Dvořákek ezin izan zuen presentzialki parte hartu, berriro ere atseden hartzera behartu zutelako gaixo egoteagatik.[8]

Dvořáken hileta, 1904ko maiatzaren 5.


Dvořák 1904ko maiatzaren 1ean hil zen, 62 urterekin. Bost astez gaixo egon zen, baina bere heriotzaren arrazoia ez dago argi, ez zuelako sintoma argirik eta ez zelako autosiarik egin. Adosturiko arrazoia "influeza krisia" izan zen.[2][4] Bere hileta maiatzaren 5ean izan zen, Pragako Vyšehrad hilerrian lurperatu zuten, Ladislav Šaloun eskultorearen busto baten azpian.[6][9]


Lanak

Sinfoniak

9 sinfonia idatzi zituen, eta bederatzigarrena da ospetsuena.[10]

Mundu Berriko Sinfonia, mi menorrean (1893). Adagio - allegro. (10:05)
  • 11 Operaren egilea da.[17][18]
    • Alfred (1870).
    • King and Charcoal Burner (1874).
    • The Stubborn Lovers (1874).
    • Vanda (1875).[19][20]
    • The Cunning Peasant (1877)
    • Dimitrij (1882).[21][22]
    • The Jacobin (1887)
    • The Devil and Kate (1898)
    • Rusalka (1901).[23][24]
Rusalka (1901).
  • Armida (1904)
  • Hainbat kontzertu landu zituen. Guztien artean ezagunena "Cello Concerto in B minor" da.[25]

Lanen zenbakitzea

Ohituraz sortze ordenaren arabera zenbakitzen dira konpositoreen lanak. Dvořáken kasuan, beste zenbaitetan bezala, zenbakitze hori zailtzen duten hainbat faktore daude. Batetik musika argitaletxeek ez zieten lanei zenbaki apalegirik eman nahi izaten, autoreen gaztetako lanak zirelakoan gutxietsiak izango zirenaren beldur. Bestalde, sinaturiko kontratuei ihes egiteko zegokiena baino zenbaki txikiagoak esleitzen zizkieten sortzaileek beren lanei.

Sinfonien kasuan, gainera, Dvořákek argitaratze dataren arabera zenbakitu zituen, eta ez sorkuntza dataren arabera. Lehen lau sinfoniak azken bostak argitaratu ondoren plazaratu zituen, eta azken bost horiek ere ez zituen sortu ahala argitaratu, ordena kronologikorik gabe plazaratu zituelarik. Adibidez, Dvořáken Mundu Berriko Sinfonia 5. Sinfonia deitu zen hasieran, gero 8. sinfonia eta azkenik 9. sinfonia (sortu zuen azken sinfonia izan zen, baina plazaratu zuen bostgarrena).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonín Dvořák