2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa edo Abtx 11 otsailaren 12 eta apirilaren 4 bitartean ospatu zen. 2010an Kuadrilla arteko txapelketa jokatu zen eta ordutik aurrera txapelketa biak txandakatu dira, bakarkako txapelketa bi urtean behin jokatuz beraz.

2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Motatxapelketa
Honen parte daArabako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte2010eko urriaren 29a - 2011ko apirilaren 2a
2009
2013
KokalekuPrincipal antzokia
Gasteiz
HerrialdeaAraba
Partehartzaile kopuru30
Genero artistikoabertsolaritza
Irabazlea

Kuadrillarteko txapelketari esker bertsolari, gai jartzaile eta epaile berriak sartu ziren txapelketan[1]. Horrela, Arabako Bertsolari Txapelketa honetan aurrekanporaketak jokatu behar izan ziren eta 30 bertsolari sailkatu ziren txapelketa jokatzeko. Guztira hiru aurrekanporaketa, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zen, txapela Manex Agirrek jantzi zuela[2].

Parte hartzaileak

Bertsolariak (30)

Gai jartzaileak eta aurkezleak (6)

  • Beñat Goitia
  • Garazi Eriz
  • Gillen Agirre
  • Idoia Beitia
  • Lierni Altuna
  • Olatz Bayer

Epaileak (8)

  • Ekaitz Elorriaga
  • Hodei Lopez de Arkaute
  • Iker Elexpuru
  • Jose Ramon Arbe
  • Karla Santisteban
  • Mikel Fernandez de Arroiabe
  • Patxi Aizpurua
  • Xabier Ormaetxea "Txerren"

Aurre Kanporaketak

Aurreko urteko Arabako Koadrila arteko bertso txapelketaren arrakastari jarraituz bertsolari ugari animatu zen eta aurre-kanporaketak egin behar izan ziren urriaren bukaeran 30 bertsolaritako taldea osatzeko.

2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan aritutako 18 bertsolariak aurrez sailkatuak zeuden eta 2010ko urriaren amaieran jokaturiko hiru aurre-kanporaketatan beste 12 bertsolari sailkatu ziren.

  • Dulantzin: Irati Anda, Maialen Saenz de Okariz, Bingen Sainz eta Inaki Tena.
  • Baranbion: Unai Mendibil, Ainhoa Comas eta Iker Pastor.
  • Elosun: Gaizka Urtaran, Josu Kanpo, Elyem Chej, Amaia Lasaga eta Maite Solozabal.

Kanporaketak

Laudio

Laudioko Basalarrina Elkartean jokatu zen, otsailaren 12an.

BertsolariaPuntuak
Oihane Perea158
Xabi Igoa142,5
Rikardo Gonzalez de Durana139
Alberto Martinez "Beitto"134
Ainhoa Comas132
Bingen Sainz113,5

Oion

Oiongo kanporaketa Azkenak Elkartean jokatu zen, otsailaren 18an.

BertsolariaPuntuak
Asier Otamendi160
Serapio Lopez152,5
Andere Arriolabengoa143,5
Iker Agirre131,5
Amaia Lasaga126,5
Maialen Saenz de Okariz112,5

Ilarduia

Ilarduiako kanporaketa Herriko Elkartean jokatu zen, otsailaren 19an.

BertsolariaPuntuak
Ander Solozabal151,5
Juan Mari Juaristi146,5
Ruben Sanchez144,5
Unai Mendibil141
Josu Kanpo130,5
Inaki Tena102

Atauri

Atauriko kanporaketa Aintzinako Eskoletan jokatu zen, otsailaren 25ean.

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre154
Zigor Enbeita153,5
Ekaitz Samaniego145
Irati Anda141
Maite Solozabal125
Iker Pastor112,5

Elosu

Elosuko kanporaketa Herriko Elkartean jokatu zen, otsailaren 26an.

BertsolariaPuntuak
Iñaki Viñaspre150,5
Izar Mendiguren147,5
Felipe Zelaieta145,5
Gaizka Urtaran131,5
Elyem Chej127,5
Jon Ruiz de Pinedo108

Finalaurrekoak

Andere Arriolabengoak uko egin zion final aurrekoetan kantatzeari eta bere ordez Ainhoa Comas sartu zen.

Zigoitia

Zigoitiako saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2011ko martxoaren 13an jokatu zen Kultur Etxean. Manex Agirre irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Oihane Perea puntazioarengatik.

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre354,5
Oihane Perea348,5
Felipe Zelaieta294,5
Serapio Lopez291
Ainhoa Comas283
Irati Anda278

Aramaio

Aramaioko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2011ko martxoaren 19an jokatu zen Kultur Etxean. Asier Otamendi irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Iñaki Viñaspre puntuazioarengatik.

BertsolariaPuntuak
Asier Otamendi346,5
Iñaki Viñaspre332
Xabi Igoa318.5
Izar Mendiguren311
Ekaitz Samaniego311
Rikardo Gonzalez de Durana288

Agurain

Aguraingo saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2011ko martxoaren 20an jokatu zen Kultur Etxean. Zigor Enbeita irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Ander Solozabal puntuazioarengatik.

BertsolariaPuntuak
Zigor Enbeita319
Ander Solozabal318,5
Ruben Sanchez313,5
Alberto Martinez "Beitto"309,5
Juan Mari Juaristi309
Unai Mendibil303

Finala

Gasteiz

Finala Gasteizen jokatu zen, Principal Antzokian, 2011ko apirilaren 4ko 17:30etan. Finalean 6 bertsolarik hartu zuten parte.

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre626,5
Asier Otamendi610,5
Oihane Perea413
Ander Solozabal401,5
Iñaki Viñaspre392,5
Zigor Enbeita390

Erreferentziak

Kanpo estekak