2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako apirilaren 1a eta ekainaren 11 bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 30 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 10 saio eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Europa biltzar-jauregian jokatu zen eta Peru Abarrategi Sarrionaindiak txapela eskuratu zuen Manex Agirrere Arriolabengoarekin buruz burukoa jokatuta[1].

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Irudia
Motatxapelketa
Honen parte daArabako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte2018ko urriaren 20a - 2019ko martxoaren 30a
2024
KokalekuEuropa (biltzar jauregia)
HerrialdeaAraba
Partehartzaile kopuru30
Irabazlea
Izarrako finalerdia.

Parte hartzaileak

2019ko finalean aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2022korako eta hauei 25 bertsolari gehitu zitzaizkien, tartean Arabako Eskolarteko bertsolariak.

Bertsolariak (30)

Gai egile eta emaileak (11)[2]

Epaileak (7)

Parekidetasuna

EmakumeakEmakumeen ehunekoaGizonakGizonen ehunekoaGuztira
Bertsolariak6%2024%8030
Gai egile eta emaileak8%72.73%27.311
Epaileak0%07%1007

Final zortzirenetako saioak

Bost final zortziren jokatu ziren. 30 bertsolaritatik 18 sailkatu ziren finalerdietarako. Horietako bakoitzean 4 lan egin behar izan zituzten, 10 bertso puntuagarrirekin.

Lanak[3]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, bina bertso neurri librean.

Amurrio

Apirilaren 1ean jokatu zen Amurrioko Kultur Etxean.

BertsolariaPuntuak
Iñaki Viñaspre Simon202.0
Unai Anda191.0
Paula Amilburu Izargarai190.5
Xabier Antia Zuaznabar168.5
Eukene De los Aires Amundarain162.0
Aitor Najera Saez de Vicuña151.5

Biasteri

Apirilaren 2an jokatu zen Biasteriko Antonio Mijangos Kultur Aretoan.

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre Arriolabengoa185.0
Asier Otamendi Alkorta180.5
Manu Bendala Garcia-Donas178.5
Aitor Ugarte Eriz168.0
Ander Aranburu Amenabarro161.5
Unai Gomez Garde159.5

Trebiñu

Apirilaren 3an jokatu zen Trebiñuko Gizarte Etxean.

BertsolariaPuntuak
Andere Arriolabengoa Bengoa192.5
Xabi Igoa Eriz191.0
Asier Rubio Hidalgo176.0
Irati Anda Villanueva175.5
Danel Herrarte Nafarrarte174.0
Oier Arbina Vadillo172.5

Legutio

Apirilaren 8an jokatu zen Legutioko Kultur Etxean.

BertsolariaPuntuak
Oihane Perea Perez de Mendiola201.0
Ekaitz Samaniego Curiel199.0
Orlando Arreitunandia Arinas184.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola178.5
Xabi Lasa Arrizabalaga162.5
Unai Bengoetxea Mujika157.5

Langraiz

Apirilaren 9an jokatu zen Langraizko Zentro Soziokulturalean.

BertsolariaPuntuak
Peru Abarrategi Sarrionaindia204.5
Maddi Agirre Epelde191.5
Felipe Zelaieta Txurruka181.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe179.0
Unai Mendibil Etxeberria177.0
Iñaki Cabeza Conejo153.5

Sailkapena

BertsolariaPuntuak
Peru Abarrategi Sarrionaindia204.5
Iñaki Viñaspre Simon202.0
Oihane Perea Perez de Mendiola201.0
Ekaitz Samaniego Curiel199.0
Andere Arriolabengoa Bengoa192.5
Maddi Agirre Epelde191.5
Unai Anda191.0
Xabi Igoa Eriz191.0
Paula Amilburu Izargarai190.5
Manex Agirre Arriolabengoa185.0
Orlando Arreitunandia Arinas184.0
Felipe Zelaieta Txurruka181.5
Asier Otamendi Alkorta180.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe179.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola178.5
Manu Bendala Garcia-Donas178.5
Unai Mendibil Etxeberria177.0
Asier Rubio Hidalgo176.0
Irati Anda Villanueva175.5
Danel Herrarte Nafarrarte174.0
Oier Arbina Vadillo172.5
Xabier Antia Zuaznabar168.5
Aitor Ugarte Eriz168.0
Xabi Lasa Arrizabalaga162.5
Eukene De los Aires Amundarain162.0
Ander Aranburu Amenabarro161.5
Unai Gomez Garde159.5
Unai Bengoetxea Mujika157.5
Iñaki Cabeza Conejo153.5
Aitor Najera Saez de Vicuña151.5

Final laurdeneko saioak

Hiru final laurden izan ziren. 18 bertsolaritatik hamabi sailkatu ziren finalerdietarako. Horietako bakoitzean bost lan egin behar izan zituzten, 13 bertso puntuagarrirekin.

Lanak[3]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, bina bertso neurri librean.

Dulantzi

Maiatzaren 7an jokatu zen Dulantziko Micaela Portillo Kultur Etxeko aretoan.

BertsolariaPuntuak
Asier Otamendi Alkorta242.0
Iñaki Viñaspre Simon239.0
Maddi Agirre Epelde231.5
Paula Amilburu Izargarai230.5
Rikardo Gonzalez de Durana224.5
Ekaitz Samaniego Curiel221.5

Zigoitia

Maiatzaren 8an jokatu zen Zigoitiako Kultur Etxean.

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre Arriolabengoa245.5
Xabi Igoa Eriz233.0
Peru Abarrategi Sarrionaindia232.0
Orlando Arreitunandia Arinas221.5
Unai Mendibil Etxeberria199.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe189.5

Aramaio

Maiatzaren 14an jokatu zen Aramaioko Kultur Etxean.

BertsolariaPuntuak
Unai Anda241.5
Andere Arriolabengoa Bengoa234.0
Oihane Perea Perez de Mendiola232.5
Felipe Zelaieta Txurruka227.0
Manu Bendala Garcia-Donas213.0
Asier Rubio Hidalgo203.5

Sailkapena

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre Arriolabengoa245.5
Asier Otamendi Alkorta242.0
Unai Anda241.5
Iñaki Viñaspre Simon239.0
Andere Arriolabengoa Bengoa234.0
Xabi Igoa Eriz233.0
Oihane Perea Perez de Mendiola232.5
Peru Abarrategi Sarrionaindia232.0
Maddi Agirre Epelde231.5
Paula Amilburu Izargarai230.5
Felipe Zelaieta Txurruka227.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola224.5
Ekaitz Samaniego Curiel221.5
Orlando Arreitunandia Arinas221.5
Manu Bendala Garcia-Donas213.5
Asier Rubio Hidalgo203.5
Unai Mendibil Etxeberria199.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe189.5

Finalaurrekoak

Bi finalaurreko izan ziren. 12 bertsolaritatik sei sailkatu ziren finalerako. Horietako bakoitzean bost lan egin behar izan zituzten, 14 bertso puntuagarrirekin. Azkeneko bi lanak kartzelako lanean eginak.

Lanak[3]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, kartzelako lanean, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, kartzelako lanean, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Araia

Maiatzaren 28an jokatu zen Araiako Andra Mari aretoan.

BertsolariaPuntuak
Oihane Perea Perez de Mendiola354.0
Unai Anda341.0
Maddi Agirre Epelde331.0
Asier Otamendi Alkorta329.0
Andere Arriolabengoa Bengoa323.5
Felipe Zelaieta Txurruka318.5

Izarra

Maiatzaren 29an jokatu zen Izarrako Kultur Etxean.

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre Arriolabengoa368.5
Peru Abarrategi Sarrionaindia364.0
Xabi Igoa Eriz359.0
Iñaki Viñaspre Simon358.5
Paula Amilburu Izargarai354.5
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola329.0

Sailkapena

BertsolariaPuntuak
Manex Agirre Arriolabengoa368.5
Peru Abarrategi Sarrionaindia364.0
Xabi Igoa Eriz359.0
Iñaki Viñaspre Simon358.5
Paula Amilburu Izargarai354.5
Oihane Perea Perez de Mendiola354.0
Unai Anda341.0
Maddi Agirre Epelde331.0
Asier Otamendi Alkorta329.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola329.0
Andere Arriolabengoa Bengoa323.5
Felipe Zelaieta Txurruka318.5

Finala

Finala Gasteizko Europa biltzar-jauregian jokatu zen 2022ko ekainaren 11n. Bertan bost lan egin behar izan zituzten sei bertsolariek, guztira 13 bertso, eta beste bi lan gehiago buruz burukora sailkatutako Peru eta Manex, beste 6 bertso gehiago.

Lanak[3]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.
  • Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Buruz buruko lanak

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan (AABBAA).
  • Bakarka, kartzelako lanean, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Sailkapena[4]

BertsolariaPuntuak guztira1. Lana.

8ko H

2. Lana.

10eko Tx

3. Lana.

8ko Tx

4. Lana.

6ko Mo

5. Lana.

Gaia

6. Lana.

Iparragirre

7. Lana.

Kartzela

Peru Abarrategi Sarrionaindia608.093.5097.5064.0089.5070.5089.00104.00
Manex Agirre Arriolabengoa602.590.0093.5065.0098.0070.5098.0087.50
Oihane Perea Perez de Mendiola413.595.0099.0062.0088.5069.00--
Iñaki Viñaspre Simon410.598.5094.0059.0091.0068.00--
Xabi Igoa Eriz402.085.5091.5066.0092.5066.50--
Paula Amilburu Izargarai384.085.0093.5053.0088.5064.00--

Epai irizpideak[5]

Lanetan puntuazioak emateko zortzi irizpide daude: gaia, hizkera, neurria, errima eta oinak, doinua, testua, baliabide paratestualak eta denbora. Estekan informazio osoa ageri da azalduta, hala ere, adibide moduan hona irizpideetako bat: denbora.

Denbora

EZAUGARRI OROKORRAK

8.1. Gaia edo puntua ematen zaionetik bertsotan hasi arte edo saiokideari erantzuten hasteko, bertsolariak hartzen duen denboraz ari gara. Kantari hasi aurreko denbora luzeegiak oso itsusi ematen du. Halere, ariketa bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuko dira denbora neurtzeko orduan. Ez dira berdinak bakarkako bertsoaldi baten aurreko denbora, edo puntuari erantzutekoa, edo binaka kantatu aurrekoa.

8.2. Bertsolariek, binakako lanetan, puntuari erantzuten eta banaka gai bat emanda ari diren jardunentzako denborari muga batzuk jartzea ebatzi da. Bat-batekotasuna da bertsolaritzaren ezaugarrietako bat, eta horri garrantzia ematea da helburua. Denbora erreferentzia hauek hartuko dira kontuan:

BINAKAKO lanak: Binaka ari direla, gehienez 30 segundo igaro baino lehen bota beharko da lehen bertsoa. Erantzuteko, ordea, 10 segundo utziko zaizkie bertsolariei, nahasmenik edo denbora gehiago luzatzeko arrazoirik ez badago (paperak nahastea, ezbeharren bat...).

PUNTUARI erantzutea: Erantzunak puntuaren jarraipena izan behar du. Ezin da etenik egon. Puntua jarri eta 5 segundorako hasi behar da puntuari erantzuten. Hasteko bizkortasuna saritu egingo da.

BANAKA: Lehen bertsoak denbora dexente eska lezake, baina muga bi minututan jarriko da. Hurrengo bertsoetan, 30 segundotik beherako tarteak hartu ahal izango ditu bertsolariak. Oro har, 3 bertsoak osotasunean egiteko erabilitako denbora hartuko da kontuan.

8.3. Denboraren auzia ez da mugatzen bertsotan hasi aurreko tartera soilik; kantatzeko orduan ere badu eragina, erritmoan hain zuzen. Sortzen duen efektua neurtu behar da: batentzat erritmo eten eta traketsa dena, bestearentzat erritmo modulatu modernoa izango da. Mezuari nola eragiten dion neurtu behar da, hala ere.

ONTZAT HARTUKO EZ DIRENAK

8.4. BINAKAKO lanetan, ez da ontzat hartuko 30 segundotik gora hartzea lehen bertsoa botatzeko, eta 10 segundotik gora hartzea erantzuteko.

8.5. PUNTUARI erantzutean, ez da ontzat hartuko bost segundo igaro ondoren hastea kantuan.8.6. BANAKA hiru bertso kantatu behar direnean, ez da ontzat hartuko bi minututik gora pasatu ondoren hastea, eta hurrengo bertsoak kantatzen hasteko 30 segundotik gora hartzea.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak