Unai Iturriaga

euskal bertsolari, idazle, abeslari, komikigile

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza[1] (Durango, Bizkaia, 1974ko ekainaren 28a - ) bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria da.

Unai Iturriaga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUnai Iturriaga Zugaza-Artaza
JaiotzaDurango1974ko ekainaren 28a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Arte eder
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakpoeta, bertsolaria, abeslaria, gidoilaria, komikigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Kidetza7 Eskale
Gu ta Gutarrak
Udako Euskal Unibertsitatea
Musika instrumentuaahotsa

Inguma: unai-iturriaga-zugaza-artaza Literaturaren Zubitegia: 215
Unai bertso-saio bateko hausnarketan murgildua

Bertsolari

Bertsolaritzan, bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunarekin izandako finalak. Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista eta 2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean. Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona, batez ere.[2] Txapelketatik kanpo ere hamaika saio egin ditu, batzuetan bertsoa eta literatura uztartuta.[3]

Bertsolaritzako lorpenak

15 urterekin Bizkaiko txapelduna izan zen 1990. Hurrengo bi urtetan berriro lortu zuen, baita Euskal Herri mailan ere. Geroago, helduen mailan birritan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei bider finalista eta txapeldunorde izatera ere heldu zen 2005ean Andoni Egañaren atzean, lau bider txapeldun izan zena.

Unai Iturriaga kartzelatik bueltan

Sariak eta aintzatespenak

Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu bere bertsolari bidean:

Abeslari

Musika arloan, Igor Elortzarekin eta Josu Zabala Ajuriagerrarekin batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.

Diskografia

2008ko Bizkaiko txapelketan Unai Iturriaga eta Igor Elortza

Komikilari

Marrazkilari gisa, komikigintzan ere aritzen da: Xabiroi aldizkarian, Gaur8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkarian kolaboratzen duelarik. Zugaz/art goitizena erabiltzen du.[8] Komiki-gidoigintzan ere zenbait lan egin ditu, besteak beste:[9]

Eguneroko zinta grafikoak

2019ko ekainetik, Gara egunkariko eguneroko zinta grafikoaren egilea da Zugazart izenarekin (amaren deitura ZUGAZa-ARTaza da), Javier Etayo Tasioren lekukoa hartu zuen bigarren honek erretiroa hartu zuenean.[14][15][16]

2023ko Argia aldizkariko Prentsa Saria Zugazart-en zintei esleitu zieten, aktualitateko gaiei eta auziei «umorez eta zorrotz» heltzeagatik.[17]

Gidoilari antzerkian eta zineman

Gidoilari izan zen Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan, baita ETBko Martin telesailean eta Betizu programan.

2017an Donostia Antzerki Saria irabazi zuen Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin idatzi zuen.[18] Biek idatzi zuten Errautsak antzezlana ere.[19]

Hizlari

Hizlari gisa ere aritzen da eta ikastaroak eman ditu Udako Euskal Unibertsitatean.[20][21][22]

Bibliografia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak