Arkaitz Estiballes
Bertsolari bizkaitarra
Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, Bizkaia, 1977) bertsolari bizkaitarra da. Euskal Filologian lizentziatua da eta hezkuntza arautuan dabil bertsolaritza sustatzen.
Arkaitz Estiballes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako 2009ko Ibilaldiaren abestiaren leloa sortu zuen eta Biok musika-talde galdakoztarrak musika jarri zion. Arkaitz Estiballes zein Biokeko taldekideak Eguzkibegi Ikastolaren ikasle ohiak dira.
2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, erakunde armatuarekin kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[1]
Txapelketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Final laurdenak (2): 2001, 2005
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
- Finalista (1): 1995.
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
- Txapelduna (1): 1995 (17-18 urte artekoen mailan)
- Finalista (5): Txikitan (1990, 1991), Handitan (1992, 1993, 1994)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa:
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna