Arthur Stanley Eddington
Arthur Stanley Eddington (Kendal, Ingalaterra, 1882ko abenduaren 28a - Cambridge, Ingalaterra, 1944ko azaroaren 22a) astronomo eta fisikari ingelesa izan zen.
Arthur Stanley Eddington | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kendal (en) , 1882ko abenduaren 28a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Cambridge, 1944ko azaroaren 22a (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ascension Parish Burial Ground (en) | ||
Familia | |||
Aita | Arthur Henry Eddington | ||
Ama | Sarah Ann Shout | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Victoria University of Manchester (en) (1898 - 1902) Trinity College (1902 - 1902) | ||
Tesi zuzendaria | Alfred North Whitehead E. T. Whittaker (en) Ernest Barnes (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Subrahmanyan Chandrasekhar Cecilia Helena Payne-Gaposchkin Hermann Bondi Leslie Comrie (en) Max Krook (en) George Cunliffe McVittie (en) Roderick Oliver Redman (en) Gerald Merton (en) G. L. Clark (en) Stavros Plakidis (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria, filosofoa, fisikaria eta matematikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Greenwicheko Errege Behatokia (1906 - 1912) Cambridgeko Unibertsitatea (1912 - 1944) Cambridge Observatory (en) (1914 - 1944) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Horace Lamb (en) | ||
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Hungariako Zientzien Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea Zientzien Bavariar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||
Biografia
1906tik aurrera Greenwicheko behatokiko laguntzaile nagusi izan zen eta 1913an Cambridgeko unibertsitateko astronomia eta filosofia esperimentaleko katedra eskuratu zuen; ondorengo urtean bertako behatokiko zuzendari izendatu zuten. Izarren dinamikari buruzko hastapen-ikerketak aurkeztu zituen argitara eman zuen lehen lanean ("Izarren higidura eta Unibertsoaren egitura"). 1926. urtean ikerketa haien emaitzak aurkeztu zituen The Internal Constitution of the Stars ("Izarren barne egitura") obraren bidez, eta izarren masa eta distira lotzen dituen lege astrofisikorako legea argitu zuen.
Bestalde, Einsteinen erlatibitatearen teoriaren ildotik abiatuta, unibertsoaren egitura eta zabalpenari buruzko teoria berri bat landu zuen, haren batez besteko dentsitatea eta osatzen duten protoien kopuru probablea oinarritzat hartuz. Filosofia-kutsuko obrak idatzi zituen, horien artean: "Mundu fisikoaren izaera, Fisikaren filosofia". Egungo astronomia modernoaren aitzindaria da.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Stanley Eddington |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.