Azido klorhidriko

Azido klorhidrikoa (HCl) azido sendoa da, kloro- eta hidrogeno-atomo banaz osatua. Hidrogeno kloruroaren ur-disoluzioa da[1]. Beste izen hauek ere hartzen ditu: azido hidroklorhidiko, azido muriatiko, akuaforte eta salfuman. Oso korrosiboa da eta industrian erabliera zabala du.

Azido klorhidriko
Konposizioaur eta hidrogeno kloruro
AurkitzaileaMaria Hebrearra eta Basil Valentine (en) Itzuli
Motahydrohalic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Azidotasuna (pKa)−6,3
Momentu dipolarra1,109 D
Fusio-puntua−30 °C
−114,18 °C
Irakite-puntua−85 °C (101,325 kPa)
Fusio-entalpia1,109 D
Lurrun-presioa190 hPa
Masa molekularra54,47 Da
Arriskuak
NFPA 704
0
3
1
Identifikatzaileak
CAS zenbakia7647-01-0
RTECS zenbakiaMW4025000
ZVG520030
DSSTox zenbakiaMW4025000
EC zenbakia933-977-5
ECHA100.210.665
MeSHD006851
UNIIQTT17582CB
KEGGC01327

Historia

Azido klorhidrikoa inportantea izan da historian zehar. Jabir ibn Hayyan alkimistak deskubritu zuen K.o. 800. urtearen bueltan[2].

Errege-ura, azido nitriko eta klorhidrikoaren nahastea, salammoiac-a azido nitrikotan disolbatuz lortzen zena, XIII. mendeko Pseudo-Geber alkimistaren obretan deskribatzen zen[3]. Garai bereko Bizantzioko eskuizkribuetan ere aipatzen da errege-ura[4].

Azido klorhidriko hutsa Libaviusek deskribatu zuen XVI. mendean. Gatza buztinezko arragoetan berotuz sintetizatzen zuen. Autore batzuen arabera, Basil Valentine fraide benediktarrak aurkitu zuen XV. mendean gatz arrunta bitriolo berdearekin (burdina(II) sulfatoarekin) berotu zuenean[5]. Eztabaida zabalik da oraindik[6].

XVII. mendean Johann Rudolf Glauber-ek sodio kloruroa eta azido sulfurikoa erabiltzen zituen sodio sulfatoa ekoizteko eta albo-produktu moduan hidrogeno kloruro gasa sortzen zuen. 1808an Humphry Davyk frogatu zuen hidrogenoz eta kloroz osatuta dagoela.

1782an Wolframa aurkitzeko eginiko lanetan, Fausto Elhuyarrek azido klorhidrikoa usatu zuen Wolfram(VI) oxidoa disoluziotik hauspeatzeko. Ikatzez erreduzitu zuen hauspeakina metal purua lortzeko[7].

Europako industria-iraultzan substantzia alkalinoen eskaera asko emendatu. Nicolas Leblanc-ek garatutako prozesu industrial batek sodio karbonatoa kantitate handitan ekoiztea posible egin zuen. Leblanc prozesuak azido sulfurikoa, kareharria eta ikatza usatzen zituen lehengai moduan sodio sulfatoa sintetizatzeko eta albo-produktuetako bat hidrogeno kloruroa zen. Hasieran gasa atmosferara isurtzen zen zuzenean, baina XIX. mendearen bukaeran indarrean jarri ziren legeek praktika hori debekatu zuten eta gasa uretan disolbatzera behartu zen. Horrela azido klorhidrikoa maila industrialean ekoizten hasi zen[8].

XIX. mendearen hondarretik Solvay prozesuak Leblanc-ena ordeztu zuen eta horretan ez dago hidrogeno klorurorik albo-produktuen artean.

Ordurako, aziko klorhidrikoa erreaktibo inportantea zen aplikazio askotan eta beste bide batzuk bilatu ziren produzitzeko. XXI. mendean azido klorhidrikoa konposatu organikoen produkzioan sortzen den hidrogeno kloruroa uretan disolbatuz lortzen da[9].

Ezaugarriak

Azido klorhidrikoaren ezaugarri fisikoak hala nola irakite- eta fusio-puntuak, dentsitatea eta pHa HClak disoluzioan duen kontzentrazioaren menpe daude.

Masa

frakzioa

KontzentrazioaDentsitateaMolartasunapHaBiskositateaBero

espezifikoa

Lurrun-

presioa

Irakite-puntuaFusio-puntua
kg HCl/kg kg HCl/m3Baumékg/Lmol/LmPa·skJ/(kg·K)kPa°C°C
10%104.806.61.0482.87−0.51.163.471.95103−18
20%219.60131.0986.02−0.81.372.991.40108−59
30%344.70191.1499.45−1.01.702.602.1390−52
32%370.88201.15910.17−1.01.802.553.7384−43
34%397.46211.16910.90−1.01.902.507.2471−36
36%424.44221.17911.64−1.11.992.4614.561−30
38%451.82231.18912.39−1.12.102.4328.348−26
Erreferentziazko tenperatura eta presioa 20 °C eta 1 atmosfera dira

Erabilerak

Azido klorhidrikoak erabilera asko ditu. Nabarmenenak hauek dira[10]:

Legez kanpoko erabilerak ere baditu azido klorhidrikoak heroian, kokaina eta metanfetaminaren produkzioan usatzen baita. Hori dela eta 198an Nazio Batuen Erakundearen estupefazienteen eta substantzia psikotropikoen legez kontrako trafikoaren aurkako konbentzioaren zerrendan sartu zuten[11].

Giza gorputzean

Azido gastrikoa urdailaren sekrezio inportanteentako bat da. Nagusiki azido klorhidrikoa da eta urdailaren pHa 1 eta 2 bitartean mantentzen du[12]. Azido gastrikoak mikroganismoen kontrako hesi moduan jokatzen du eta digestioan paper inportantea du.

Erreferentziak

Kanpo estekak