Beaufort eskala

Beauforten eskala haizearen intentsitatea neurtzeko neurri enpiriko bat da, itsasoaren egoeran, olatuetan eta haizearen indarrean oinarritzen dena. Beauforten Haizearen indar-eskala ere deitzen da.

Eskala

Beaufort zenbakiaHaizearen abiadura (km/h)Korapiloak (itsas-miliak/h)IzendapenaItsasoaren egoeraEraginak lehorrean
00tik - 1era< 1BarealdiaGarbiBarealdia, kea bertikalean igotzen da
12tik - 5era1etik - 3raHaize bereziki ahulaOlatu txikiak, baina bitsik gabeKeak haizearen norabide adierazten du
26tik - 11ra4tik - 6raOso ahula (Haize oso ahula)Beira-itxurako olatuen gandorrak, apurtu gabeZuhaitzen hostoak mugitzen dira, errotak mugitzen hasiak daude
312tik - 19ra7tik - 10eraAhula (Haize ahula)Olatu txikiak, gandor hauskorrak.Hostoak mugitzen dira banderak haizean dabiltza.
420tik - 28ra11tik - 16raHaize alaiaArdi zuriak ugari, olatu gero eta luzeagoakHautsa eta orriak aireak darabiltza, zuhaitzen adaburuak mugitzen dira
529tik - 38ra17tik - 21eraHaize hozkirriaOlatu ertainak eta luzangak, ardi zuri askoZuhaitzetan mugimendu txikiak, aintziretako azalera izurtua
639tik - 49ra22tik - 27raHaize gogorraOlatu handiak egoten hasten dira, gandor hauskorrak, bitsaZuhaitzen adarrak mugitzen dira, aterkia irekita izateko zailtasuna.
750etik - 61era28tik - 33raHaize oso gogorraItsaso zakarra, bitsa haizearen norabidean eramanezZuhaitz handiak mugitzen dira, haizearen kontrako norabidean ibiltzeko zailtasuna
862tik - 74ra34tik - 40raEkaitzaOlatu handi hauskorrak, bits lerroakZuhaitzen adaburuak hausten dira, zirkulazio arazoak pertsonentzat
975etik - 88ra41etik - 47raEkaitz indartsuaOlatu oso handiak, hauskorrak. Ikuspena gutxituaZuhaitzetan kalteak, ezinezkoa haizearen kontrako norabidean ibiltzea
1089tik - 102ra48tik - 55eraEkaitz gogorraOlatu oso handiak, gandor hauskorrekin. Itsasoaren azalera zuria.Errotik ateratako zuhaitzak, eraikuntzen egituretan kalteak
11103tik - 117ra56tik - 63raEkaitz oso gogorraOlatu bereziki handiak, itsasoa erabat zuria, ikuspen oso eskasaEraikuntzetan, teilatuetan eta zuhaitzetan kalte handiak
12+ 118tik+64raUrakan-ekaitza (Urakana)Olatu bereziki handiak, itsaso zuria, ikuspenik gabeEraikuntzetan, teilatuetan eta zuhaitzetan kalte handiak eta euria.

Historia

Sir Francis Beaufort hidrografoak asmatu zuen eskala 1805. urte inguruan. 1800 aurretik, itsasontziko ofizialek, aldizka, eguraldiaren behaketa egiten zuten, baina ez zuten eskalarik eta neurketak oso subjektiboak ziren.

Lehendabiziko eskalak ez zeukan haizearen abiadurarik, itsasontzi batek, 0tik 12ra bitartean, baldintza kualitatibo batzuk kontuan hartuz, baldintza horien aurrean jokatuko zuen modua zehazten zuen: "Maniobrak egiteko ozta-ozta nahikoa" izatetik 'belentzako eutsiezina' izatera.

1850etik eskala itsasokoak ez ziren neurketetarako ere onartu egin zen, Beauforten zenbakiak anemometro baten errotazio zenbakiekin lotu zirenean haizearen abiadura neurtzeko.

1906an, lurrunaren etorrerarekin, behaketak lehorrera zabaldu ziren. George Simpson, meteorologia bulegoko zuzendaria, izan zen lurrean deskriptoreak jartzearen arduraduna.

Haizearen abiadura Beauforten Eskalan formula honen bidez neurtzen da:

v = 0,837 B3/2 m/s

Erlazio hori 1923an estandarizatu zen, eta hamarkada batzuk geroago zerbait aldatu zuten meteorologoei baliagarriago gerta zekiekeen. Gaur egun, eskuarki, urakanak Saffir-Simpson eskalaren bidez neurtzen dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

Ikus, gainera