Deismo

Deismoa[1], latinezko deus hitzetik dator, zeinak " jainkoa " esan nahi duen [2][2] .Posizio filosofiko eta teologiko arrazionalista [3] da, oro har, errebelazioa jainkozko ezagutzaren iturri gisa baztertzen duena, eta arrazoimen enpirikoari eusten diona, azken batean, arrazoia eta mundu naturalaren behaketa logikoak, fidagarriak eta nahikoak baitira Unibertsoaren sortzaile gisa jainko goren baten existentzia zehazteko. [4] Deismoa pentsamendu arrazionalean soilik oinarritzen den Jainkoaren existentziaren sinesmena bezala definitzen da, agerian dauden erlijioen edo erlijio-agintaritzaren argudioetan oinarritu gabe.[5][6][7] Deismoak teologia naturalaren kontzeptua azpimarratzen du, hau da, Jainkoaren existentzia naturaren bidez agerian jartzen dela.[8] [8]

Oro har, pertsona deista gutxienez jainko baten existentzia aldarrikatzen duen pertsona da, baina ez du zertan erlijiorik praktikatzen, eta, gainera, jainkoak mundua duen esku-hartzea ukatzen du.[9] Kasu honetan, deismoa jarraitzen dutenek jainko sortzaile batean sinesten dute baina bizitzaren inongo esparrutan parte hartzerik ez duena.[10]

Bestalde, latinezko Deus otiosus ("jainko inaktibo") hitzetik datorren deismoaren aldaera bat bada. Aldaerari dagokionez, kontzeptu hori noizbait erretiratu eta bere sorkuntzan parte hartzeari uzten dion jainko sortzaile baten sinesmena deskribatzeko erabiltzen da, hau da, deismoaren oinarri nagusia deskribatzeko. Bada, aldaera hau Afrikan, Melanesian eta Hego Amerikan oso hedatuta dagoela esan beharra dago.[11]

Deismoaren historia

Deismoa iraultza zientifiko kopernikoarekin batera agertu zen Europan XVII.mendean. Erreformak ekarri zituen gatazka teologikoen ondorioz sortu zen, azken batean, bere aurkariek, deismoarenak, alegia, jarrera "ateoa" zuela salatu zuten, bada, garaiko erlijio ezberdinek onartutako dogmak zalantzan jartzen zituelako. Hurrengo mendean, ordea, eragin handia izan zuen, Ilustrazioaren filosofoen artean nagusi izan zelarik.[12]

Aurrekariak

Pentsamendu deistikoa mundu osoko hainbat kulturatan aurki daiteke askotan, antropologoek deus otiosus deitzen duten nozioan adierazia[13]. Hala ere, pentsamendu sistematiko gisa, deismoak filosofia klasikoan ditu sustraiak, nahiz eta bertan horrelako mugimendurik ez dagoen. Mitoak eta kultu tradizionalak zalantzan jartzeari esker, lehen greziar filosofoek jainkotasun esanezin eta ezkutu baten existentzian pentsatzeko aukera izan zuten, baita, kasu batzuetan, giza kontuetan esku-hartzerik izan zuela ukatu ere. Horrela, Heraklitok Logosa aipatzen du kosmosaren oinarritzat, eta Platon jainko goren batez mintzo da, agerpenen mundutik urrun dagoena, non Demiurgoak bere kausa eragile gisa jokatzen duen. Deismotik hurbilen dagoen ikuskera, ikuskera deista trinkoa izan gabe, Epikurorena zen, jainkoak arrazoiaren bidez ezagutzeko aukera zeukan eta geroko mundu batean bizi zirela, bertan gizatasunaz eta baita naturaz ere arduratu gabe. Jarrera hori bere jarraitzaileek partekatzen zuten, batez ere Lukreziok, baina inoiz ez zen teologia bihurtu eta, zalantzarik gabe, greko- erromatar pentsalari gehienek baztertu zuten.

Erdi Aroan, erlijio Abrahamikoen Jainkoarekin identifikatuta zegoen jainko baten existentzia zalantzan jarri ez bazuen ere, bazeuden Apokalipsia arrotztzat hartu zuten pentsalariak, zeintzuek ikuskera hori inpostura gisa ikusten zuten.[14]

Deismoaren agerpena

Errenazimenduak, autore klasikoekiko zuen interesarekin, baita Humanismoak eta Erreformak ere, zalantzan jarri zuten errebelatua izan zen sinesmen baten onarpena, zeinaren zaintza Elizaren esku zegoen. Aldi berean, aurkikuntza-bidaiei esker, Europako bidaiariei beraien gizarteekiko oso desberdinak ziren gizarte berriak agertu zitzaikien , eta baita "desberdintasunaren" paradigmatzat hartzen zena ere, gizarte islama.

Spinoza bezalako egileek bere Tratatu Teologiko-politikoa-rekin (Theological-Political Treatise), non bibliako kritikaren printzipioak zehazten zituen, edo Edward Herbert Cherburykoak, On Truth (De Veritate) lanean, deismoaren oinarriak ezarri edo erakutsi zituzten.

Argien mendean, XVIII mendean alegia, mugimendu deistak bere maila gorenena lortu zuen egile ingeles eta frantsesen idatziei esker, hala nola Thomas Hobbes, Jean Jacques Rousseau eta Voltaire.[15]

Frantziako Iraultzaren garaian eman zen jakobinoen presentziarekin (1793-1794), Robespierre -k "Izaki Gorenaren " gurtza deista dekretatu zuen ateismoaren aurka. Aldi berean Amerikako aita fundatzaileen idatzietan eragina izan zuen, hala nola, John Adams, Ethan Allen, Benjamin Franklin, Thomas Jefferson, James Madison, George Washington eta, batez ere, Thomas Paine bezalako autoreengan. Zehazki, printzipio deistek eragina izan zuten Estatu Batuetako egitura politiko eta erlijiosoetan, hala nola eliza eta estatua bereiztea, eta erlijio askatasuna bermatu baitziren bertan. Denborarekin deismoak talde erlijiosoen garapena ere ekarri zuen, hots, gerora Unibertsalista Unitario bihurtu zen unitarismoa.

Deismoak gaur egun arte jarraitzen du, nahiz eta bi formatan, bada, deismo klasikoaren eta deismo modernoaren formatan.

Kontzeptu orokorrak

Doktrina honen postulatu nagusietako bat Jainkoaren existentzian, eta honek, unibertso fisikoa sortu zuen ideiarengan oinarritzen da, baina, beti ere, hura (unibertso fisikoa) oztopatzen ez duelarik (eboluzio teista barne hartzen duen postulatua). Postulatu hau arrazoimenaren bidez Jainkoaren existentzia eta izaera eratortzen duen filosofia eta mugimendu erlijioso batekin erlazionatuta dago eta harengan du jatorria. Beraz, ez du posiziorik hartzen Jainkoak unibertsotik kanpo egiten duenaren gainean, erlijioa fedearen mende dagoela diotenen aldean, hala nola, fedeismoaren (fedearen aurkakoa), kristautasunaren, [16] Islamaren eta judaismoaren irakaspen askotan aurkitzen den fideismoaren aldean.

Deistek normalean naturaz gaindiko gertaerak (mirariak, profeziak, etab.) eta erlijio liburuen interpretazioak baztertu ohi dituzte. Hori dela eta, sarritan jainkoen analogia erabiltzen dute erloju gisa edo Jainko kosmiko baten ideia. Erlijio antolatuentzat jainkozko errebelazio eta liburu sakratuak direnak, deista gehienek beste gizakiek ondorioztatutako interpretazio gisa ulertzen dute, iturri baimendu gisa baino, baina inspirazio espiritual gisa onar ditzakete, bilaketa pertsonal batean jasotakoak. Deistek diote gizateriaren jainkozko dohain handiena ez dela erlijioa, "arrazoitzeko gaitasuna" baizik.

Orokorrean, erlijio antolatua eta jainko pertsonal “agerikoa” baztertzen dituzte, jainkoek munduko esparru edo arlotan inola ere esku hartzen ez dutela argudiatuta. Haientzat, natur zientziek deskribatutako naturaren legeen bidez agerian uzten dute Jainkoaren existentzia.

Erlijioan arrazoiaren erabilera baieztatzeko, deismoak argudio zientifikoa, argudio teologikoa eta "erlijio naturala" delakoaren beste alderdi batzuk erabiltzea ahalbidetzen du neurri handiagoan edo txikiagoan.

Korronte filosofiko deistek Jainko baten edo gehiagoren kontzepzio kosmologikoa dute, honek bere buruaren agerpen moduan, Unibertsoa sortu zuen. Honen funtzionamendua ezarritako legeetara egokituta dago, bada, erloju handi baten antzera jokatzen, non gertaera batzuk beren izaeraren arabera gertatzen diren, baina ezin dituzten sortzaileek aldatu.

Deistaren gakoak

Deistek Jainkoaren existentzia onartzen dute, baina beste erlijioen printzipio guztiekin ez daude ados, eta gainera, etengabe zalantzan jartzen dituzte haien aldarrikapen nagusiak.

Deista kontsideratzeak hontan datza:

  1. Jainko baten existentzia bermatzen du, baina ez ditu onartzen erlijio jakin baten kredoak edo siniste moduak.
  2. Jainko batek naturaren legeak sortu zituela uste du, baina ez du onartzen liburuetan edo idazlan sakratuetan guztiz edo partzialki irudikatzen denik.
  3. Arrazoia erabiltzen du jainko horren izaera nolakoa izan daitekeen hausnartzeko, bere burua doktrinatua izatea onartu beharrean.
  4. Nahiago ditu aukera etikoak bere kontzientziaren eta hausnarketa arrazionalaren bidez gidatu, liburu sakratuetan edo agintari erlijiosoetan agindutakoari egokitu baino.
  5. Espiritualitatea lortzeko askatasuna du bere kabuz, eta bere bizitza espirituala ez da tradizioaren edo erlijio-agintaritzaren arabera moldatu.
  6. Nahiago du bere burua arrazionaltzat ikusi erlijioso edo ateo moduan ikusi baino.
  7. Kontuan du sineskeria izan daitekeena ezabatu ondoren oso arrazionalak diren oinarrizko sinesmenak daudela.

Deista ezagunak

Ikusi ere

Erreferentziak

Kanpoko estekak