Discovery (anezka)

Discovery transbordadorea» orritik birbideratua)

Discovery (euskaraz: «Aurkikuntza») espazio-anezka NASAren espazio-anezken flota osatzen zuten hiru espazio-ontzietako bat izan zen. Beste biak Endeavour eta Atlantis anezkak izan ziren. Nazioarteko Espazio Estazioa muntatzeko eta ikerketak egiteko misioak egin zituen.

Discovery (anezka)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRockwell International (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen-lekuaAir Force Plant 42 (en) Itzuli
Historia
Lehen hegaldia1984ko abuztuaren 30a
Deployment
Docking
Docking
Eraikuntza1979ko abuztuaren 27a - 1983ko otsailaren 25a
Maiden flight1984ko abuztuaren 30a - 1984ko irailaren 5a
Permanent exhibition2012ko apirilaren 19a -
Contract awarding 1979ko urtarrilaren 29a
Rollout 1983ko urriaren 16a
Delivery 1983ko azaroaren 9a
Last flight 2011ko otsailaren 24a
KudeatzaileaNASA
JabeaNASA 1983-2012ko apirilaren 20a
Smithsonian Institution 2012ko apirilaren 20a-
Kokapena
Honen parteSpace Shuttle program (en) Itzuli, space mission (en) Itzuli eta Steven F. Udvar-Hazy Center (en) Itzuli
Koordenatuak38°54′41″N 77°26′43″W / 38.9114°N 77.4452°W / 38.9114; -77.4452
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Virginia
County of VirginiaFairfax konderria (Virginia)
Erroldak esleitutako lekuChantilly (Virginia)
Ezaugarriak
Dimentsioak17,768 (altuera) × 38,03 (luzera) m
Masa77.550 kg, 68.682,5 kg eta 73.176,5 kg

Espazio-ontziaren izena HMS Discovery itsasontziaren izenetik dator. Itsasontzi horrek HMS Resolution itsasontziari lagundu zion James Cooken hirugarren eta azken bidaian, 1774an.

Discoveryk jarri zuen orbitan Hubble espazio-teleskopioa, baita Ulysses zunda eta beste satelite batzuk ere. Guztira, 39 misio egin zituen 27 urtez. Espazio-anezkarik erabiliena izan zen.

Discovery eraikitzeko lanak 1979an hasi ziren, eta 1984ko abuztuaren 30ean egin zuen lehen hegaldia (STS-41-D), bi telekomunikazio-satelite orbitan jartzeko. Azken misioa (STS-133) 2011ko otsailaren 24an amaitu zen. Modulu batzuk eraman zituen Nazioarteko Espazio Estaziora, eta, 13 eguneko misioaren ondoren, Floridan lurreratu zen. Smithsonian Institution erakundearen Virginiako Museoan dago gaur egun.


Kanpo estekak

Erreferentziak