Dnieper

Dnieper[1] (errusieraz: Днепрtranslit.: Dnepr; bielorrusieraz: ДняпроDniapro; ukraineraz: Днiпроtranslit.: Dnipro) Errusian jaio, Bielorrusia eta Ukraina zeharkatu eta Khersondik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen den ibaia da. 2.290 km luze da, Europako luzeenetan laugarrena.

Dnieper
Datu orokorrak
Motaibai eta nazioarteko ibai
Luzera2.285 km
Geografia
Map
Koordenatuak55°52′20″N 33°43′26″E / 55.8721°N 33.7239°E / 55.8721; 33.7239
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Zaporizhiako oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera503.500 km²
Arro hidrografikoaDnieper basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.670 m³/s
LakuakKyiv Reservoir (en) Itzuli, Kaniv Reservoir (en) Itzuli, Krementxuk-eko urtegia, Kamianske Reservoir (en) Itzuli, Kakhovkako urtegia eta Dnieper Reservoir (en) Itzuli
IturburuaValdai muinoak
Bokalea
()
Dnieper Estuary (en) Itzuli eta Itsaso Beltza

Ezaugarriak

Dnieperrek Errusia Erdialdeko Valdai muinoetan (220 m) du iturria. Errusiako 485 km, Bielorrusiako 595 km eta Ukrainako 1.095 km zeharkatzen ditu eta beste 115 kilometroz Ukraina eta Bielorrusiaren arteko muga da. Krimeako iparraldean, Khersonetik hurbil, Itsaso Beltzera isurtzen da. 504.000 km²-ko arroa du, hauetatik 289.000 km² Ukrainan. Dnieperren ertzeetako hiri nagusiak hauek dira: Smolensk Errusian, Orsha eta Mahiliou Bielorrusian eta Kiev, Txerkasy, Krementxuk, Dnipro, Zaporizhia, Nikopol eta Kherson Ukrainan.

Hidrologia

Dnieper ibaiak ordokiko elur erregimena dauka: emari handiena udaberrian, elurra urtzen denean (2.893 m³/s maiatzean) eta emari txikiena udazkenean (841 m³/s irailean). Goi-Dnieper, Berezina eta Soj ibaiek emari osoaren % 35 ekartzen diote, Pripiatek % 2 6 eta Desnak % 2 1. Dena dela, ibaiaren erregimena oso aldaturik dago, urtegi asko eraiki direlako. Izan ere, ibaiaren beheko zatia, 800 kilometroz, ondoz-ondoko urtegi-katea da.

Ibaiadarrak

IzenaLuzeraArroaEmariaBazterra
Iturburutik Kievera
Drut295 km5 020 km²30 m³/seskuina
Berezina587 km24 500 km²145 m³/seskuina
Sozh648 km42 100 km²207 m³/sezkerra
Pripiat710 km121 000 km²455 m³/seskuina
Teteriv365 km15 100 km²18,4 m³/seskuina
Irpin142 km3 140 km²eskuina
Desna1 130 km88 900 km²360 m³/sezkerra
Kievetik Dniproera
Stuhna68 km785 km²eskuina
Trubij113 km4 700 km²3,7 m³/sezkerra
Ros346 km12 575 km²27 m³/seskuina
Tiasmin164 km4 570 km²6,6 m³/seskuina
Sula365 km19 600 km²29 m³/sezkerra
Psel717 km22 800 km²55 m³/sezkerra
Vorskla464 km14 700 km²36,4 m³/sezkerra
Dniproetik ahora
Samara320 km22 600 km²17 m³/sezkerra
Konka149 km2 600 km²ezkerra
Bazavluk157 km4 200 km²eskuina
Inhulets549 km14 870 km²8,5 m³/seskuina

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak