Don't Cry for Me Argentina

Don't Cry for Me Argentina (euskaraz: «Ez egin niregatik negarrik, Argentina») Andres Lloyd Webberrek eta Tim Ricek 1976an sortutako abesti bat da, Evita izeneko disko kontzeptualean Julie Covingtonek interpretatua. María Eva Duartek Etxe Arrosako balkoitik Juan Perónek 1946ko hauteskundeak irabazi eta gero eskainitako diskurtso batean oinarrituta dago. Hamarnaka bertsio ditu abestiak, tartean The Carpenters, Olivia Newton-John, Sinéad O'Connor edo Madonnarenak.

Don't Cry for Me Argentina
Julie Covington (en) Itzuli, Sinéad O'Connorren eta Madonnaren musika-lana
Egilea(k)Julie Covington (en) Itzuli, Sinéad O'Connor eta Madonna
Argitaratze-data1976
IzenburuaDon't Cry for Me Argentina
Ezaugarriak
Genero artistikoaMusikala
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakTim Rice
Bestelako lanak
MusikagileaAndrew Lloyd Webber

Allmusic: mc0002676773 Edit the value on Wikidata

Gaztelaniazko bertsioa (Nacho Artime eta Jaime Azpilicuetak itzulia), No llores por mi, Argentina, Nacha Guevarak grabatu zuen lehenbizi 1977an, Amor de ciudad grande diskorako (singlea ere izan zen).[1] Gero beste bertsio batzuk ere izan ditu, Espainian bat ezaguna Paloma San Basiliok kantatua.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak