ETE Ligako 2022ko denboraldia

2022ko ETE Liga
Hondarribia izan zen Ligako irabazlea
Datu orokorrak
AntolatzaileaETE
Partaideak9 talde
Estropadak15 estropada + 2 (play-off)
Hasiera2022ko ekainaren 19a
Amaiera2022ko irailaren 18a
Palmaresa
TxapeldunaHondarribia
TxapeldunordeaHibaika
Ohorezko tx.Deustu eta Zumaia
2021
2023

ETE Ligako 2022ko denboraldia ETE Ligaren bosgarren denboraldia izan zen. Hondarribia izan zen txapelduna.

Historia

2023an Emakumezkoen Traineru Liga lau trainerutako liga izatetik zortzi trainerutako Ligara pasatu behar zela iragarri zen. Horren ondorioz 2022ko ETE Ligako lehenengo bi postuetan geldituko ziren traineruak zuzenean igoko ziren Euskotren Ligara eta hirugarrenak play-offak jokatuko zituen.

Bederatzi arraun taldek eman zuten izena. Aipatzekoa da San Juanek ezin izan zuela trainerua osatu, eta Lapurdi eta Isuntza ere baja izan ziren. Alderantziz Hernani itzuli zen eta Portugaletek debuta egin zuen. Hauei Euskotren Ligatik jeitsitako Hondarribia gehitu zitzaien.

Hondarribiak eta Hibaikak lortu zuten zuzenean igotzea[1]. Hondarribia erraz nagusitu zen ligan.

Estropadak

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.Hernaniko I BanderaP. San Pedro, Gipuzkoa2022-6-19
Hondarribia
2.Donibane-Ziburuko V B.Donibane Lohitzune, Lapurdi2022-6-25
Zumaia
3.Zumaiako V IkurrinaZumaia, Gipuzkoa2022-6-26
Hondarribia
4.Bandera ETECastro Urdiales, Kantabria2022-7-2
Hibaika
5.Portugaleteko Uri Urena 1Portugalete, Bizkaia2022-7-9
Hibaika
6.Portugaleteko Uri Urena 2Portugalete, Bizkaia2022-7-10
Hondarribia
7.Gran Premio DynasolMarina de Cudeyo, Kantabria2022-7-16
Hondarribia
8.IV Errenteria Hiria B.Errenteria, Gipuzkoa2022-7-23
Hibaika
9.II Bandera de CamargoCamargo, Kantabria2022-7-30
Hondarribia
10.Ondarroako BanderaOndarroa, Bizkaia2022-8-6
Hondarribia
11.Txingudiko XIV BanderaHondarribia, Gipuzkoa2022-8-7
Hondarribia
12.Ciudad Castro UrdialesCastro Urdiales, Kantabria2022-8-13
Hondarribia
13.Zarauzko Arraun Elkartearen II B.Zarautz, Gipuzkoa2022-8-20
Hondarribia
14.Ane Aizpuru II MemorialaBilbo, Bizkaia2022-8-21
Deustu
15.Erandioko BanderaErandio, Bizkaia2022-8-28
Hondarribia

Sailkapena

PostuaElkarteaTraineruaPatroiaPuntuakBanderak
1     HondarribiaAma GuadalupekoaMiren Garmendia1269: Hernani, Zumaia, Portugalete, Pedreña, Camargo,
Ondarroa, Txingudi, Castro, Zarautz, Castro
2     HibaikaMadalenZuriñe Alberdi
Inge Ugarte
1192: Challenge Castro, Portugalete (1j), Errenteria
3     DeustuTomateraDenise Perez
Marta Barquin
981: Bilbo
4     ZumaiaTelmo DeunAmane Jimenez861: Donibane-Ziburu
5     OndarroaAntiguako AmaNaroa Goikoetxea70
6     ZarautzEnbataAne Carrera68
7     HernaniMaialenAmaia Apezetxea
Naia Peñagarikano
62
8     CastreñaLa MarineraEneritz Diez28
9     PortugaleteJarrilleraZiortza Urberuaga18

Play-offak

Euskotren Ligako azkenak eta ETE Ligako hirugarrenak hartu zuten parte. Bien arteko aldea oso handia zen[2]..

EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak1. estrop.2. estrop.Lorpena
1Tolosaldea4222023ko Euskotren Liga
2Deustu2112023ko ETE Liga

Erreferentziak

Kanpo estekak