Elixabete Perez Gaztelu

euskalaria, euskaltzain urgazlea, unibertsitateko irakaslea

Elixabete Perez Gaztelu (Errenteria, Gipuzkoa, 1961eko azaroaren 18a) euskalaria da. Deustuko Unibertsitatetik Euskal Filologian doktorea, eta unibertsitate horretako irakasle titularra eta Euskal Gaien Institutuko zuzendaria da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2006ko maiatzaren 26an.[1][2]

Elixabete Perez Gaztelu

Bizitza
JaiotzaErrenteria1961eko azaroaren 18a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaPatxi Altuna
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea

Inguma: elixabete-perez-gaztelu-00

Unibertsitateko irakaslea

Deustuko Unibertsitateko Gipuzkoako campusean Komunikazio graduan irakasgai hauek ematen ditu: informazioaren eta Komunikazioaren Teoria I (euskara), Prentsa idatzirako mezuak lantzea eta sortzea (euskara), Ahozko komunikazioa (euskaraz). Komunikazio-graduko Gradu Bukaerako Lanak zuzentzen ditu. Bilboko campusean Idazketa Akademikoa irakasgaia ematen du.[3]

Ikertzailea hizkuntzalaritzan

1994an "Koldo Mitxelenaren euskara noranahikotzea: aitzindariak, hiztegia eta hizkuntzalaritzako hitz berezituen azterketa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean Patxi Altunaren zuzendaritzapean, epaimahaian Ibon Sarasola, Patxi Goenaga, Miren Azkarate, Rosa Miren Pagola eta Jose Ramon Zubiaur[4][5]

«Elixabeteren tesiaren arabera Koldo Mitxelenaren obra guztiaren helburu nagusia euskara "noranahikotzea" izan zen, alegia, Mitxelenak sarri esatea maite zuen Lizardiren hitza zen hori; [...] hots, euskara hogeigarren eta hogeita batgarren mendeetako edozein gaiez jarduteko trebatzea, eta ondorengoei jorratzen irakastea; [...] euskara “egungotu” eta “betikotu”, hizkuntza zaharra bezain berria, lehengoa eta oraingoa, oraingoa eta gerokoa izan zedin eta izaten jarrai zedin ahalegintzea.»

Patxi Altuna[4]


Bere ikerketa-gaiak hasieran lexikologia eta hizkuntza-normalizazioa izan ziren. Azken proiektuetan, komunikazioa ikertzen duen bere taldean, hizkuntzak komunikazioan duen erabilera ikertzen du, bereziki, euskal gazteen hizkuntza-praktiketan eta hizkuntza-aldaketan. Generoarekin eta komunikazioarekin lotutako proiektuetan ere parte hartzen du.

Joxepa Antoni Aranberri bertsolari Errenteriarraren lanak ere aztertu zituen 2019an Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak elkarlanean antolatu zuten ahozko kultur sorkuntzari buruzko mintegi batean, Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearen laguntzarekin.[6][7][8]

Euskal Gaien Institutuko zuzendari (2017tik)

Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendaria da. Institutua 1974an sortu zuten eta euskal gaiari buruzko bibliografia funts garrantzitsua bildu du (UD Liburutegian kontsulta daiteke), argitalpenen katalogo garrantzitsua bultzatu du eta ikerketa arloan lan bikainak egiteko profesional talde garrantzitsua biltzea eta koordinatzea lortu du. Gainera, jarduera ugari antolatzen ditu, hala nola jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, etab. [9]

Institutuko aurreko zuzendariak hauek izan ziren: Ramón Areitio Rodrigo (behin-behinean, 1974ko abendura arte), Andrés Eliseo de Mañaricúa y Nuere (1974-1979), Patxi Altuna Bengoechea (1979-1991, José Ramón Scheifler Amézaga zuzendariorde zela), Rosa Miren Pagola Petrirena (1991-1999), Santiago Larrazabal Basañez (1999-2009) eta Nerea Mujika Ulazia (2009-2016). 2017tik, Elixabete Perez Gaztelu da Institutuko zuzendaria.

Ikergazte kongresuko koordinatzaile (2023)

2023ko Ikergazte Kongresuko batzorde zientifikoaren koordinatzailea izan zen Olatz Arbelaitz (UPV/EHU, UEU), eta Ainhoa Latatukrekin batera (UEU).[10][11] Kongresuko akta guztien editoreak izan ziren hirurak, guztira 170 artikulu eta 5 liburu.

Euskaltzain urgazlea (2006tik)

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006ko maiatzaren 26an. Lexiko Ebazpenen Finkapenaren (LEF) batzordean aritu izan da.[1][12]

Idazlanak

Haren idazlanen artean, hauek dira aipagarrienak:[1]

  • Koldo Mitxelena Elissalt, egitasmoa eta egitea (1995)
  • Las fronteras de la composición en lenguas románicas y en vasco (Elkarlanean, 2004)
  • Hitz elkarketa 2 (Euskaltzaindia, 2014).[13]

Bestalde, Resurreccion Maria Azkueren Ardi galduaren berrargitalpenaren edizio zainduan paratzailea izan zen, Ana Toledorekin batera.[14]

Azpimarratu daiteke Eusko Jaurlaritzak plazaratzen duen Bidegileak bilduman 2000 eta 2010 urteen artean zazpi liburu hauek idatzi zituela:

Gainera, gaiak euskara, hizkuntzalaritza, pentsamenduaren historia eta literatura izanik, orokorrean gutxienez beste liburu hauek ere argitaratu ditu:[15]

  • Joakin Berminghamen solasak: Herejiak euskaldunen artean; Patxikuren eta Mañubelen bigarren berriketa; Terexaren sukaldea; Bi ganbarak; Pello Mariren ganbara . Ana M. Toledo Lezeta, Elixabete Perez Gaztelu . (EUSKALTZAINDIA, 2021)
  • Hitz-elkarketa/2 . Miren Azkarate Villar, Elixabete Perez Gaztelu . (EUSKALTZAINDIA, 2014)[13]
  • Idatziz komunikatu: gazteak eskolan idazten . Elixabete Perez Gaztelu, Esther Zulaika Ijurko, Ion Muñoa Errasti, Alazne Mujika Alberdi . (UD/DU, 2012)
  • Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996): Juan Mari Lekuona . Juan Mari Lekuona Berasategi, Elixabete Perez Gaztelu, Ana M. Toledo Lezeta, Esther Zulaika Ijurko . (UD/DU, 1998)
  • Ekonomia eta finantzak hiztegia . Edurne Aldazabal Etxebarria, Alberto Ansuategi Cobo, Maria Jose Aranguren Kerejeta, Xabier Arin Agirre, Lore Azkarate Villar, Baleren Bakaikoa Azurmendi, Ilaski Barañano Mentxaka, Alberto Bilbao Garzon, Iñaki Erauskin Iurrita, Enrike Galarza Prieto, Aitor Garmendia Lazkano, Idoia Idigoras Ganboa, Lorea Narvaiza Cantin, Mikel Navarro Arantzegi, Itziar Navarro Pikabea, Norma Olaizola Ortega, Arantzazu Olazabal, Elixabete Perez Gaztelu, Jesus Rubio Peña, Marta San Martin Lizarralde, Joseba Tutor, Kristina Zabala Berriozabal, Mikel Zurbano Irizar . (UZEI, 1998)
  • Koldo Mitxelenaren euskara noranahikotzea: aitzindariak, hiztegia eta hizkuntzalaritzako hitz berezituen azterketa. Elixabete Perez Gaztelu . (UD/DU, 1995)[4][5]
  • Patxi Altunari omenaldia. Elixabete Perez Gaztelu, Patri Urkizu Sarasua . (UD/DU, 1990)

Erreferentziak

Kanpo estekak